Kodea: 172101 | Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
GOÑI LEGAZ, SALOMÉ (Resp) [Tutoretzak ] | ORIA BARAIBAR, ITZIAR [Tutoretzak ] |
Ikastaro honek enpresaren ezagutzarako lehen hurbilketa izan nahi du, goi mailako ikastaroetan sakonago azter daitezkeen oinarrizko eta funtsezko alderdi batzuk jorratuz. Enpresaren ikuspegi globala eta integratua ematea da helburua, jarduten duen sistema ekonomiko eta sozialaren testuinguru orokorrenean.
Irakasgaia bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatiak Enpresa: funtzio-arloen integrazioa du izenburu. Zati honetan, enpresa bezalako errealitate konplexu bat ezagutzeari helduko zaio, arlo funtzionalak aztertuz, erabaki operatiboetan zentratuz. Enpresaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi integratua ematea ahalbidetuko duten irakaskuntza-metodologiak planteatuko dira.
Irakasgaiaren bigarren zatian, Enpresa XXI. mendean izenekoan, enpresaren gaur egungo alderdi batzuetan sakontzen da, ikasteko metodologien bidez, hala nola kasuen azterketa, eztabaidak, talde-lanak, etab. Hainbat kontzeptu azpimarratuko dira, hala nola enpresaren jabetza, zuzendaritza eta gobernua, enpresa-bilakaera, enpresa-mota batzuen espezifikotasunen azterketa eta iraunkortasuna
Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrak:
1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan
8. GO - Erabakiak hartzeko ahalmena
12. GO - Trebetasun harreman pertsonaletan
15. GO - Konpromiso etikoa lanean
16. GO - Presiopeko inguruneetan lan egitea
17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna
Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun espezifikoak:
1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea
4. GE - Arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea
11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa
R_DG_01. Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak ezagutzea.
R_DG_02. Enpresaren oinarrizko teoria ezagutzea: antolaketa eta arlo funtzionalak.
R_DG_07. Gatazkak konpontzeko oinarriak eta lankidetza eraginkorrerako oinarriak ezagutzea.
R_DG_08. Enpresako praktikak gidatu behar dituzten oinarri etikoak ezagutzea.
Metodologia - Jarduera | Aurrez aurreko orduak | Bertaratzea eskatzen ez duten orduak |
1. J Saioak talde handian (azken azterketa barne) | 46 | |
2. J Saioak talde ertainean | 14 | |
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea | 40 | |
4. J Tutoretzak ikasturtean zehar | 06 | |
5. J Bakarkako prestakuntza | 40 | |
6. J Azterketa | 04 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio jarduera | Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez | Eskatzen den nota minimoa |
R_DG_01, 02, 07, 08 | Ebaluazio-probak | 45 | Bai (Ebaluzaio-probak) | Gutxieneko nota haztapena kalifikazioan amaiera: Batez bestekoa: 10etik 3 |
R_DG_01, 02, 07, 08 | Talde-lana | 45 | Ez | |
R_DG_01, 02, 07, 08 | Parte-hartze aktiboa | 10 | Bai (Ebaluzaio-probak) |
Lehen zatia: Enpresa: Arlo funtzionalen integrazioa.
1. gaia: Enpresa
2. gaia. Marketin-funtzioa
3. gaia. Egitura ekonomiko-finantzarioa
4. gaia. Ekoizpen-funtzioa
Bigarren zatia: XXI. mendeko enpresa
5. gaia: Enpresaren jabetza, zuzendaritza eta gobernua
6. gaia: Enpresa motak eta horiek ekonomian duten eragina
7. gaia: Enpresaren bilakaera
8. gaia: Iraunkortasuna enpresan
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Montoro Sánchez, M.A.; Díez Vial, I; Martín de Castro, G (2020) Fundamentos de Administración de Empresas, Thomson-Civitas, Madrid
Iborra et al (2014): Fundamentos de Dirección de empresas. Paraninfo
https://erpsim.hec.ca/en/learning/content/books