Kodea: 172101 | Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
URTASUN ALONSO, AINHOA (Resp) [Tutoretzak ] | NUÑEZ ALDAZ, IMANOL [Tutoretzak ] | ||||
AZCARATE GARITANO, ELISABETH [Tutoretzak ] |
Enpresaren azterketa ekonomikoari buruzko ikastaroa da hau. Ikasturte honetan, ekintza kolektiboan sortzen diren antolakuntza-arazoen izaera ulertzeko eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoak diren azterketa-tresnekin eta oinarrizko kontzeptu-ezagutzekin hornitu nahi da ikaslea.
Akziodunek, zuzendaritzako kideek, langileek, bankuek, bezeroek eta hornitzaileek beren ekimena eta baliabideak ekartzen dituzte enpresak balioa sortzea eta banatzea lortzeko. Ikastaroak azterketa ekonomikoak proposatutako ereduak erabiltzen ditu kolektibo horien arteko interakzioan agertzen diren lankidetza- eta gatazka-harremanak aztertzeko.
Ikastaroak aitortzen du enpresa erakunde konplexua dela eta bertako protagonistak ez direla baliabideak, ez helburuak, baizik eta eragile arrazoizko gisa jarduten duten pertsonak. Eragile horiek beren artean lotuta daude kontratuen bitartez. Harreman horiek ezartzen diren esparruan ziurgabetasunak, kontratatzaileen arteko informazio-asimetriak eta helburu oso desberdinak egon ohi dira, eta horrek zaildu egiten du lankidetza. Enpresa lankidetzarako oztopoak neurri batean konpon ditzakeen erakunde gisa proposatzen da. Metodologia honekin dauden enpresa motak begiesten dira, hala nola sozietate kapitalistak eta izaera sozialeko enpresak, eta, era berean, enpresan agintaritzak jokatzen duen papera ebaluatzen da.
Azkenik, enpresaren barruan balio-katearen kontzeptuaren bitartez burura eramaten diren hainbat jardueraren deskribapena egiten da eta enpresaren irabaziak sortzearekin erlazionatzen dira.
Antolamendu beharrak. Enpresa eta merkatua. Enpresa kontzeptua. Lankidetza eta gatazka. Enpresa motak. Enpresaren balio-katea.
Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrak:
1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan
8. GO - Erabakiak hartzeko ahalmena
12. GO - Trebetasun harreman pertsonaletan
15. GO - Konpromiso etikoa lanean
16. GO - Presiopeko inguruneetan lan egitea
17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna
Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun espezifikoak:
1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea
4. GE - Arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea
11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa
Ikaskuntzaren emaitzak | Edukia | Trebakuntza-jarduerak | Ebaluazioa |
4. E Enpresaren oinarrizko teoria. Antolaketa eta funtzio-arloak. | 1., 2., 6. gaia. | 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J | Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa |
8. E Antolaketaren teoria. Zuzendaritza estrategikoa | 2., 3. gaia. | 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J | Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa |
1. EE Gatazka eta lankidetza enpresan | 3., 4., 5. gaia. | 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J | Aurkezpenak, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa |
2. EE Etika enpresan | 3., 4. gaia. | 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J | Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa |
Metodologia - Jarduera | Aurrez aurreko orduak | Bertaratzea eskatzen ez duten orduak |
1. J Saioak talde handian (azken azterketa barne) | 46 | |
2. J Saioak talde ertainean | 14 | |
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea | 25 | |
4. J Ikasketa indibiduala ikasturtean zehar | 42 | |
5. J Test eta azterketen prestakuntza | 18 | |
6. J Tutoretza indibidualak | 5 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikasketaren emaitza | Ebaluazio-sistema | Pisua (%) | Berreskuragarria |
RO4, RO8, RE1 | Edukietako azterketa indibiduala. | 60%-70% Berreskurapenera aurkezteko 2/10eko kalifikazio minimoa eskatuko da. Batez bestekoa egiteko 4/10eko gutxienez atera beharko da. | Bai. Idatzizko frogaren bitartez. |
RO4, RO8, RE1 | Bakarko eta taldeko lanak: Saiakera, berrien aurkezpena, etab. | 40%-30% | Ez. |
Gaia | Edukiak |
1 | Enpresaren azterketa ekonomikoa: transakzio-kostuak, espero den erabilgarritasuna eta portaera indibiduala |
2 | Antolakuntza motak: enpresaburua eta sindikatuaren teoria |
3 | Enpresaren bilakaera: akzioen bidezko enpresa handia, aurrekari historikoak |
4 | Enpresaren jabetza, zuzendaritza eta gobernua: berdinen arteko lankidetza eta koalizioaren arazoa |
5 | Enpresa eta enpresen zuzendaritza: agintaritza, koordinazioa eta gainbegiratzea. Helburuak, plangintza eta kontrola |
6 | Enpresa-jarduera: enpresaren ingurunea, arlo funtzionalak eta balio-katea. |
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Douma, S. y Schreuder, H. (2009): Enfoques económicos para el análisis de las organizaciones. Pearson Educación. Madrid. 4ª edición
Salas Fumás, V. (1996): Economía de la empresa. Decisiones y organización. Ed. Ariel. Barcelona. 2ª edición
Serra Ramoneda, A. (2003): Mercados, contratos y empresa. Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona