Kodea: 171402 | Irakasgaia: EKONOMETRIA I | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
PALACIOS NAVARRO, MARÍA BLANCA [Tutoretzak ] | GARCIA LAUTRE, IGNACIO ALFONSO (Resp) [Tutoretzak ] | ||||
CERVETO PEÑA, FRANCISCO [Tutoretzak ] | GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ [Tutoretzak ] |
Hasteko, eredu ekonometrikoaren ideia azalduko da. Eredu horrek datu ekonomikoen ezaugarri bereziak hartu behar ditu kontuan. Bereziki nabarmenduko dira kausalitatearen analisia eta ceteris paribus nozioa, eredu hauen interpretazio zuzenetik eratortzen dena. Ikuspegi formal batetik, hasiera batean erregresio lineal sinplearen eredua azalduko dugu analisiaren egitura egoki batera hurbiltzeko. Zenbait kontzeptu ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.
Irakasgaiaren bigarren multzo handia erregresio lineal orokorraren eredua izango da. Haren oinarrizko ezaugarriak ikasiko dira. Bereziki, erregresio anizkoitzaren motibazioa nabarmenduko da, eta, orobat, haren erabilgarritasuna erregresio sinplearen ereduan eztabaidatutako aldagai biko esparruaren aurrean. Berriz ere hauek ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.
Ikasmailako azken partean, erregresio lineal orokorraren ereduarekin loturiko zenbait alderdi ikasiko dira. Hasiera batean, oinarrizko suposizioak ez betetzearen ondorioak aztertuko dira (forma funtzionala eta espezifikazioa, heterozedastizitatea, autokorrelazioa). Geroago, endogeneitatearen problema sartuko da, erreferentzia eginez aldagai instrumentalen bidezko kalkulatzaileari (nabarmenduta ekonomian tresnak bilatzeko dagoen problema), eta, laburrago, ekuazio-sistemen kasuari (identifikazioa eta kalkulua).
03GO. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.
05GO. Informatikari buruzko ezagutzak, ikasketa arloari dagozkionak.
06GO. Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna.
07GO. Arazoak konpontzeko gaitasuna.
09GO. Taldean lan egiteko gaitasuna.
16GO. Presiopeko inguruneetan lan egitea.
17GO. Ikasketa autonomorako gaitasuna.
02GE. Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta beren edukiak identifikatzea.
03GE: Profesionalak ez direnek ezagutu ezin duten informazio garrantzitsua ateratzea datu mikroekonomiko eta makroekonomikoetatik.
04GE. Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, gehienbat tresna teknikoen erabilpenean oinarrituak dauden haiek.
06_MK_E. Ekonomia edo enpresa egoera bakoitzerako egokiena den eredu ekonometrikoa ezagutzea eta erabiltzen jakitea, zehaztuz zer datu mota erabili behar diren eta datu horiek zer baldintza bete behar dituzten ereduaren espezifikazio, kalkulu eta baliozkotze faseak burutu ahal izateko.
07_MK_E. Programa informatiko egokiak erabiltzea datuak tratatzeko edo problema analitikoak ebazteko.
08_MK_E. Ekonomia- eta enpresa-datuen analisi kuantitatiboen emaitzen txostenak egitea eta aurkeztea, informazio-iturri egokiak erabiliz.
09_MK_E. Analisi kuantitatibo baten ondorioak interpretatzea eta auzitan jartzea datuen sorburu den inguruneari begira.
10_MK_E. Jarrera egokia garatzea lanbidea gauzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen teknika kuantitatibo berriak ulertzeko eta erabili ahal izateko.
Ikaskuntzaren emaitzak honela ulertuko ditugu: adierazpen esplizituak, esaten digutenak zer nahi dugun gure ikasleek jakitea, ulertzea eta egiteko gai izatea irakasgai hau bukatzeagatik (New South Wales-eko Unibertsitatea, Australia). Espero da irakasgaia bukatzean ikasleak gai izango direla makroekonomiaren eta mikroekonomiaren problema zehatzak hizkuntza matematikora eramateko, horretarako eredu ekonometrikoak erabiliz.
Ikasleek Gretl software estatistikoa erabiltzen jakin behar dute, eta gai izan behar dute haren bidez kalkulatzen diren ereduetatik ondorioak ateratzeko.
Saio teorikoak gelan eta/edo azalpen-bideoak
Ikasturteko eduki teorikoak azalduko dira. Ikasleek parte hartuko dute irakaslearen galderen bidez edo aurreko eskolan emandakoa laburtzeko azalpenen bidez.
Saio praktikoak
Eskolak ordenagailuarekin. Talde txikiak. Aldez aurretik esleitutako ariketa praktikoak egitea, banaka zein talde txikietan. Datu-baseak eta pakete ekonometrikoak erabiltzea (GRETL).
******
Jarraipen probak. Nire Ikasgelategiaren bitartez ebaluatutako kontzeptu teorikoak berrikustea. Banakako eta taldeko lan ez presentziala. Teoriaren eta praktikaren interakzioa. Proposatutako ariketak egitea.
Tutoretzak banaka edo talde txikietan.
Lan saio pertsonalizatuak, irakaslearen eta ikasle baten artean edo irakaslearen eta ikasleen talde txiki baten artean.
Norberaren ikaste lana eta azterketa
Jarduera | Orduak |
Presentzialak | 60 |
Talde handia | 30 |
Talde txikia | 30 |
Ez presentzialak | 90 |
Edukiak prestatu eta ikastea | 38 |
Banakako lanak | 26 |
Taldeko lanak | - |
Azterketak prestatzea | 20 |
Tutoretzak | 06 |
Beste batzuk | - |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
18E | Testa proba: 1. eta 2. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu | % 20 | Errekupera daiteke idatzizko proba bidez | Ez |
18E | Proba partziala: 1, 2. eta 3. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu | % 40 | Errekupera daiteke idatzizko proba bidez | Ez |
18E | Azken azterketa: 1, 2, 3, 4 eta 5. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu | % 40 | Errekupera daiteke idatzizko proba bidez | Ez |
I. MULTZOA: Eredu ekonometrikoak
1. gaia: Sarrera: Eredu ekonometrikoa
2. gaia: Eredu lineal sinplea
3. gaia: Eredu lineal orokorra
II. MULTZOA: Eredu lineak orokorrean hipotesiak ez betetzea
4. gaia: Multikolinealtasuna
5. gaia: Heterozedastizitatea eta autokorrelazioa
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Sartu zure irakasleak Liburutegian eskatu duen bibliografian.
Liburu hauek izango dira ikasmailako erreferentzia nagusiak:
Erabilgarria izan daitekeen beste testu bat: