Kodea: 171402 | Irakasgaia: EKONOMETRIA I | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
PALACIOS NAVARRO, MARÍA BLANCA (Resp) [Tutoretzak ] | GARCIA LAUTRE, IGNACIO ALFONSO [Tutoretzak ] | ||||
CERVETO PEÑA, FRANCISCO [Tutoretzak ] | GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ [Tutoretzak ] |
Hasteko, eredu ekonometrikoaren ideia azalduko da. Eredu horrek datu ekonomikoen ezaugarri bereziak hartu behar ditu kontuan. Bereziki nabarmenduko dira kausalitatearen analisia eta ceteris paribus nozioa, eredu hauen interpretazio zuzenetik eratortzen dena. Ikuspegi formal batetik, hasiera batean erregresio lineal sinplearen eredua azalduko dugu analisiaren egitura egoki batera hurbiltzeko. Zenbait kontzeptu ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.
Irakasgaiaren bigarren multzo handia erregresio lineal orokorraren eredua izango da. Haren oinarrizko ezaugarriak ikasiko dira. Bereziki, erregresio anizkoitzaren motibazioa nabarmenduko da, eta, orobat, haren erabilgarritasuna erregresio sinplearen ereduan eztabaidatutako aldagai biko esparruaren aurrean. Berriz ere hauek ikasiko dira: oinarrizko suposizioak, parametroen interpretazioa, minimo karratu arrunten bidezko kalkulua eta kalkulu horien ezaugarri estatistikoei buruzko eztabaida.
Ikasmailako azken partean, erregresio lineal orokorraren ereduarekin loturiko zenbait alderdi ikasiko dira. Hasiera batean, oinarrizko suposizioak ez betetzearen ondorioak aztertuko dira (forma funtzionala eta espezifikazioa, heterozedastizitatea, autokorrelazioa). Geroago, endogeneitatearen problema sartuko da, erreferentzia eginez aldagai instrumentalen bidezko kalkulatzaileari (nabarmenduta ekonomian tresnak bilatzeko dagoen problema), eta, laburrago, ekuazio-sistemen kasuari (identifikazioa eta kalkulua).
Datu ekonomikoak. Kausalitatea. Erregresio lineal sinplearen eredua. Erregresio lineal orokorraren eredua. Suposizioak ez betetzea. Endogeneitatea eta aldagai instrumentalak. Informazio kualitatiboko aldagaiak.
03GO. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.
05GO. Informatikari buruzko ezagutzak, ikerketa arloari dagozkionak.
06GO. Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna.
07GO. Arazoak konpontzeko gaitasuna.
09GO. Taldean lan egiteko gaitasuna.
16GO. Presiopeko inguruneetan lan egitea.
17GO. Ikasketa autonomorako gaitasuna.
02GE. Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta beren edukiak identifikatzea.
03GE. Profesionalak ez direnek ezagutu ezin duten informazio garrantzitsua ateratzea datu mikroekonomiko eta makroekonomikoetatik.
04GE. Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, gehienbat tresna teknikoen erabilpenean oinarrituak.
20E. Erregresio sinplearen eta aldagai azaltzaileen ereduak, eredu ekonometrikoak.
Ikaskuntzaren emaitzak honela ulertuko ditugu: adierazpen esplizituak, esaten digutenak zer nahi dugun gure ikasleek jakitea, ulertzea eta egiteko gai izatea irakasgai hau bukatzeagatik (New South Wales-eko Unibertsitatea, Australia). Espero da irakasgaia bukatzean ikasleak gai izango direla makroekonomiaren eta mikroekonomiaren problema zehatzak hizkuntza matematikora eramateko, horretarako eredu ekonometrikoak erabiliz.
Ikasleek Gretl software estatistikoa erabiltzen jakin behar dute, eta gai izan behar dute haren bidez kalkulatzen diren ereduetatik ondorioak ateratzeko.
Saio teorikoak
Gelan ikasturteko eduki teorikoak azalduko dira. Ikasleek parte hartuko dute irakaslearen galderen bidez edo aurreko eskolan emandakoa laburtzeko azalpenen bidez.
Saio praktikoak
Eskolak ordenagailuarekin. Talde txikiak. Aldez aurretik esleitutako ariketa praktikoak egitea, banaka zein talde txikietan. Datu-baseak eta pakete ekonometrikoak erabiltzea (GRETL).
******
Jarraipen probak. Nire Ikasgelategiaren bitartez ebaluatutako kontzeptu teorikoak berrikustea.
Banakako eta taldeko lan ez presentziala. Teoriaren eta praktikaren interakzioa. Proposatutako ariketak egitea.
Tutoretzak banaka edo talde txikietan.
Lan saio pertsonalizatuak, irakaslearen eta ikasle baten artean edo irakaslearen eta ikasleen talde txiki baten artean.
Norberaren ikaste lana eta azterketa
Jarduera | Orduak |
Presentzialak | 60 |
Talde handia | 30 |
Talde txikia | 30 |
Ez presentzialak | 90 |
Edukiak prestatu eta ikastea | 38 |
Banakako lanak | 26 |
Taldeko lanak | - |
Azterketak prestatzea | 20 |
Tutoretzak | 06 |
Beste batzuk | - |
Ikaskuntzaren emaitza | Ebaluazio sistema | Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
03GO, 05GO, 06GO, 07GO, 16GO, 02GE, 03GE eta 04GE | Jarraipen probak | % 10 | Ezin da errekuperatu |
03GO, 07GO, 16GO, 17GO, 02GE, 03GE eta 04GE | Ariketak egitea informatika-gelan. Ezagutzak praktikan aplikatzea. Analisirako eta sintesirako gaitasuna | % 20 | Ezin da errekuperatu |
03GO, 07GO, 16GO, 17GO, 02GE, 03GE eta 04GE | Parte teorikoa: Ariketak egitea ikasgelan. Irakasgaiari buruzko ezagutza teorikoak eta operatiboak eskuratzea. Erantzuna denbora eta era egokian ematea, eta edukiei egokitzea. Analisirako eta sintesirako gaitasuna (% 20). Azken azterketa (% 50) | % 70 | Errekupera daiteke |
EZ AURKEZTUA kalifikazioa izateko ikasleak ez du azken azterketara aurkeztu behar.
Azterketa gainditzeko NOTAK 10etik 3 izan behar du GUTXIENEZ.
Ikasleak irakasgaia gainditzen ez badu, parte teorikoa azterketa bakar baten bidez errekuperatu ahal izango du, eta azterketa horrek % 70eko pisua izango du kalifikazioan.
0. gaia. Sarrera: Inferentzia.
Nola galdetu ekonometrian?
Hipotesi-kontrasteak: nola egin eta nola interpretatu, tresna praktikoak.
1. gaia. Datu ekonomikoen izaera eta ekonometriaren xedea.
Zer da ekonometria?
Metodologia analisi ekonometrikoan
Datu ekonomikoen egitura
Kausalitatea eta ceteris paribus nozioa analisi ekonometrikoan
2. gaia. Erregresio lineal sinplearen eredua
Ereduaren definizioa
Minimo karratu arrunten bidezko kalkulatzailea
Minimo karratu arrunten bidezko kalkulatzailearen propietate aljebraikoak
Neurri unitateak eta forma funtzionala
Minimo karratu arrunten bidezko kalkulatzailearen propietate estatistikoak
3. gaia. Erregresio lineal orokorraren eredua
Erregresio anizkoitzaren motibazioa
Minimo karratu arrunten bidezko kalkulatzailearen propietate aljebraikoak
Minimo karratu arrunten bidezko kalkulatzailearen propietate estatistikoak
Gauss-Markoven teorema.
Hipotesi-kontrasteak
Propietate asintotikoak
Iragarpena
Ereduen aukeraketa
4. gaia. Suposizioak ez betetzea
Espezifikazio akatsak
Multikolinealtasuna
Heterozedastizitatea
5. gaia. Endogeneitatea eta aldagai instrumentalak
Motibazioa
Aldagai instrumentalen kalkulatzailea
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Hauek izango dira ikasmailako erreferentzia nagusiak:
Wooldridge, J.M. (2006) Introducción a la econometría: un enfoque moderno. Thomson.
Stock J eta Watson M. (2012) Introducción a la Econometría (3. edizioa). Pearson
Erabilgarriak izan daitezkeen beste testu batzuk:
Goldberger, A.S. (2001) Introducción a la Econometría. Ariel
Gujarati, D.N. eta D.C. Porter (2009). Econometría. Mc Graw Hill