Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2024/2025 | Beste urte batzuk:  2023/2024  |  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171101 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
ECHAVARRI AGUINAGA, REBECA (Resp)   [Tutoretzak ] AGUIRRE OSA, IDOIA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Analisia. Ekonomia Orokorra.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko aldagai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko horien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu).

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joko Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzia eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomia teoria. Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ez dagokio

Gora

Berariazko gaitasunak

Es dagokio

Gora

Ikasketaren emaitzak

RA01: Analisi ekonomikoaren printzipioak ezagutzea, alderdi mikroekonomikotik edo makroekonomikotik, baliabideak eraginkortasunez esleitzen lagundu ahal izateko.

RA02: Erakunde ekonomikoak aztertzea eta ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalak aplikatzea.

RA12: Baliabideen esleipenaren kudeaketa egokia egitea, eremu pribatuan zein publikoan.

RA13: Arrazionaltasuna aplikatzea errealitate ekonomikoaren edozein alderdiren analisiari eta deskribapenari.

 

RA18: Taldean lan egitea, proposamenak argudiatzeko eta beste pertsona batzuen argudioak arrazoituta baliozkotzeko edo ukatzeko gai izanik.

RA19: Lana antolatzea, denboraren kudeaketa egokiari, antolamenduari eta plangintzari dagokienez.

RA20: Arazo bakoitzerako beharrezko informazioa hautatzea eta sortzea, aztertzea eta horren arabera erabakiak hartzea

RA22: Etorkizunean modu autonomoan ikasten jarraitzea, eskuratutako ezagutzetan sakonduz edo jakintza-arlo berrietan hasiz.

 

Gora

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.

ECTS-en esleipena

Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu

- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)

- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu

Urruneko orduak : 90 ordu

- Edukien prestaketa eta ikastea

- Banakako lanak

- Tutoretzak

- Bertzelakoak

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Ezagutza teorikoen ebaluaketa 50 BAI EZ
Guztiak Kasu eta problemen ebazpena 50 BAI EZ

 

Gora

Gai-zerrenda

  1. Sarrera
  2. Merkatua
  3. Kontsumitzaileak eta saltzaileak
  4. Jokoaren arauak
  5. Nazioen aberastasuna

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


- Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2022.

- El equipo de CORE (2017): "La economía". Disponible en: https://www.core-econ.org/the-economy/es/

- The CORE Econ Team 2023 The Economy 2.0: Microeconomics Open access e-text https://core-econ.org/the-economy/.

- Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.

- Mankiw, N. Gregory., Taylor, M.P. (2017): "Economía". Editorial Paraninfo.

- Krugman, P., Wells, R. y Graddy, K. (2015): "Fundamentos de Economía". Editorial Reverté, 3ª edición.

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan.

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan.

Gora