• ES
  • EN


Tablón de Anuncios


Lunes 25 de mayo de 2015, 10:00h

VII Olimpiada de Economía, curso 2014-2015 / Ekonomiako VII. Olinpiada, 2014-2015 ikasturtea

Examen, Aula 09 Aulario

OBJETIVO
La Olimpiada de Economía es un concurso de carácter académico y educativo, cuyo objetivo fundamental es incentivar y estimular el estudio de la Economía y la Empresa entre los estudiantes de bachillerato. Asimismo, persigue premiar el esfuerzo y la excelencia académica, divulgar los estudios de Economía y Empresa, y servir de punto de encuentro entre la enseñanza secundaria y la universitaria.
HELBURUA
Ekonomiako Olinpiada irakaskuntza eta heziketa lehiaketa bat da, eta batxilergoko ikasleen artean Ekonomia eta Enpresaren ikaskuntza sustatzea eta bultzatzea da bere helburu nagusia. Halaber, irakaskuntza bikaintasuna eta ahalegina saritzea, Ekonomia eta Enpresaren arloko ikasketak jendarteratzea eta bigarren hezkuntzako ikasketen eta unibertsitateko ikasketen elkargune izatea ditu xede.
PARTICIPANTES
Pueden participar todos los institutos (centros) de enseñanza secundaria, públicos y privados, de la Comunidad Foral de Navarra. Cada centro podrá presentar un máximo de 3 alumnos, que deben estar matriculados durante el curso 2014-15 en la asignatura de Economía de la Empresa de 2º de bachillerato.
PARTE-HARTZAILEAK
Nafarroako Foru Erkidegoko bigarren hezkuntzako institutu (ikastetxe) publiko eta pribatu guztiek dute parte hartzeko aukera. Gehienez ere 3 ikasle aurkeztuko ditu ikastetxe bakoitzak, eta ikasle horiek batxilergoko 2. ikasmailako Enpresaren Ekonomia irakasgaian matrikulatuta egon behar dute 2014-15 ikasturtean.
INSCRIPCIÓN
El plazo de inscripción es del 13 de abril al 15 de mayo de 2015. La inscripción es gratuita. Los Centros deben cumplimentar la ficha de inscripción que aparece en la página web de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales de la Universidad Pública de Navarra y remitirla al correo electrónico fccee@unavarra.es
IZEN-EMATEA
Inskripzio-epea: 2015eko apirilaren 13tik maiatzaren 15ra. Inskripzioa doakoa da. Ikastetxeek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen web-orrialdean dagoen inskripzio fitxa bete eta posta elektronikoko helbide honetara bidali behar dute: fccee@unavarra.es

Ficha de inscripción

Inskripzio fitxa

EXAMEN
La prueba tendrá lugar el 25 de mayo de 2015 a las 10 horas en el Aula 09 del Aulario de la Universidad Pública de Navarra. Excepcionalmente, se podrá modificar el día y/o la hora de realización de la prueba local, si las circunstancias así lo aconsejan, información que, en su caso, se comunicará oportunamente a los centros. Los alumnos inscritos quedan convocados para las pruebas sin necesidad de comunicación posterior. Los temas que se someterán a examen son los correspondientes a los programas de Economía de 1º de bachillerato y  de Economía de la Empresa de 2º de bachillerato. El examen tendrá tres partes.
  • La primera parte constará de cuatro preguntas de carácter teórico sobre conceptos básicos y sus relaciones entre sí. Cada pregunta puntuará un máximo de 1 punto.
  • La segunda parte del examen constará de dos ejercicios prácticos. La puntuación máxima de cada uno de ellos es de 2 puntos.
  • En la tercera parte de la prueba los alumnos habrán de realizar un comentario de texto sobre algún tema de actualidad económica, que puntuará un máximo de 2 puntos.
El examen puede realizarse en castellano o en euskera. La prueba correspondiente a la fase estatal de la Olimpiada será únicamente en castellano. Para acceder al examen se requerirá la presentación de un documento identificativo.  
AZTERKETA
Proba 2015eko maiatzaren 25ean, 10:00etan, izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 09. ikasgelan. Salbuespen gisa, zilegi izango da eskualdeko proba egiteko egun-orduak aldatzea, betiere egoerak hori eskatzen badu. Hala gertatzen bada, ikastetxeei jakinaraziko zaie. Izena eman duten ikasleei probetarako deialdia egin zaiela ulertuko da, eta ez zaie jakinarazpenik egingo gero. Batxilergoko 1. ikasmailako Ekonomiako programako eta batxilergoko 2. ikasmailako Enpresaren Ekonomiako programako gaiak sartuko dira azterketan. Azterketak hiru parte izango ditu.
  • Lehenengo parteak lau galdera teoriko izango ditu, eta oinarrizko kontzeptuei eta beraien arteko loturei buruzkoak izango dira. Galdera bakoitzak puntu 1 balioko du gehienez ere.
  • Azterketaren bigarren parteak bi ariketa praktiko izango ditu. Ariketa praktiko bakoitzaren balioa, gehienez, 2 puntukoa izango da.
  • Probaren hirugarren partean ikasleek testu-iruzkin bat egin beharko dute ekonomia arloan gaur-gaurkoa den gai bati buruz, eta bi puntu balioko du gehienez ere.
Azterketa gaztelaniaz edo euskaraz egingo da. Olinpiadaren estatuko faseari dagokion proba gaztelaniaz egingo da. Azterketa egiteko identifikazio-dokumentu bat eskatuko dute.
FINALISTAS Y PREMIOS de la Fase Local de la Comunidad Foral de Navarra.
La Olimpiada en la Comunidad Foral de Navarra estará organizada por la Universidad Pública de Navarra. La Comisión Académica evaluará las pruebas y determinará los alumnos ganadores de la Fase Local. Los tres primeros clasificados representarán a la Universidad Pública de Navarra en la Olimpiada Española de Economía. La Universidad Pública de Navarra correrá con todos los gastos de inscripción, viaje y alojamiento de los tres estudiantes así como de un profesor de enseñanza secundaria y otro de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales. Los tres estudiantes mejor clasificados recibirán como premio un reembolso equivalente al importe de la matrícula de primer curso, en caso de que formalicen la matrícula en la Universidad Pública de Navarra, para iniciar estudios conducentes a títulos oficiales impartidos por la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales. El centro mejor clasificado tras realizar la media de las notas de los tres alumnos presentados obtendrá un premio adicional, cuya naturaleza y cuantía dependerá del presupuesto disponible. Para optar a este premio se requiere la participación de tres estudiantes del mismo centro. Los premios de la Olimpiada local se entregarán en un acto que se celebrará en la Universidad Pública de Navarra, cuya fecha y hora se anunciarán oportunamente.  
Nafarroako Foru Erkidegoko Eskualdeko Faseko FINALISTAK ETA SARIAK.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuko du Nafarroako Foru Erkidegoko Olinpiada. Irakaskuntza Batzordeak probak balioetsi eta Eskualdeko Fasean zein ikaslek irabazi duten erabakiko du. Sailkapeneko lehen hirurek Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatuko dute Espainiako Ekonomia Olinpiadan. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordainduko du hiru ikasleen, izen-ematearen, bidaiaren eta egoitzaren gastuak, bai eta bigarren hezkuntzako irakasle baten eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle baten gastuak ere. Hobekien sailkatutako hiru ikasleek lehen ikasmailako matrikularen zenbateko bera jasoko dute sari gisa, matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten baldin badute, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean irakasten diren titulu ofizialak lortzera bideratzen duten ikasketak hasteko. Aurkeztu diren ikasleen noten batez bestekoa egin eta gero hobekien sailkatu den ikastetxeak sari gehigarri bat lortuko du. Sari hori eta bere zenbatekoa erabilgarri dagoen aurrekontuaren araberakoa izango da. Sari hori lortzeko aukera izateko, ikastetxe bereko hiru ikaslek parte hartu behar dute. Eskualdeko Olinpiadako sariak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo den ekitaldi batean emango dira. Dagokion garaian jakinaraziko da zein egun eta ordutan egingo den ekitaldia.
RESULTADOS EXAMEN AZTERKETAREN EMAITZAK
DERECHOS DE IMAGEN
A efectos de imágenes (fotografías, vídeos, etc.), las pruebas, concursos y otras actividades de las fases locales de la Olimpiada serán tratadas según las normas de la Universidad Pública de Navarra. El acto de entrega de premios es un acto público y los reportajes gráficos que en él se hagan será propiedad de la Universidad Pública de Navarra, que podrá usar libremente este material en sus publicaciones, páginas web, etc.  
IRUDI ESKUBIDEAK
Irudiei dagokienez (argazkiak, bidekoak, etab.), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arauek arautuko dituzte Olinpiadaren eskualdeko faseko probak, lehiaketak eta beste jarduera batzuk. Sariak banatzeko ekitaldia jendaurrekoa da, eta bertan egiten diren argazkiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jabetza izango dira, eta argazki horiek bere argitalpenetan, web orrialdeetan eta abarretan libreki erabiltzeko aukera izango du.
COMISIÓN ORGANIZADORA DE LA OLIMPIADA DE ECONOMÍA EN NAVARRA
La comisión organizadora de la Olimpiada de Economía 2015 en la Universidad Pública de Navarra está formada por:
  • Pablo Arocena Garro, Decano de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales.
  • Ritxar Arlegi Pérez. Vicedecano de Economía de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales.
  • Antonio Gómez Gómez-Plana. Vicedecano de Internacionalización de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales.
  • Pilar Corredor Casado. Vicedecana de Administración y Dirección de Empresas de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales.
  • Imanol Núñez Aldaz. Secretario de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales.
  • Martín Larraza Kintana. Coordinador General de Acceso de la Universidad Pública de Navarra.
  • Alberto Bayo Moriones. Asesor de la materia de Economía de la Empresa para la Prueba de Acceso a la Universidad.
  • Raquel Chocarro Eguaras. Coordinadora del Máster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria en la especialidad de Economía-Administración de Empresas.
  • Emilio Huerta Arribas. Director de la Cátedra de Liderazgo, Estrategia y Empresa. Universidad Pública de Navarra  
NAFARROAKO EKONOMIA OLINPIADAREN BATZORDE ANTOLATZAILEA
Honako hauek osatuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2015eko Ekonomia Olinpiadaren Batzorde Antolatzailea:
  • Pablo Arocena Garro, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.
  • Ritxar Arlegi Pérez, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomia dekanordea.
  • Antonio Gómez Gómez-Plana, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nazioartekotze dekanordea.
  • Pilar Corredor Casado, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako dekanordea.
  • Imanol Núñez Aldaz, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko idazkaria.
  • Martín Larraza Kintana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbidearen koordinatzaile nagusia.
  • Alberto Bayo Moriones, Enpresaren Ekonomia irakasgaiko aholkularia Unibertsitatean Sartzeko Probarako.
  • Raquel Chocarro Eguaras, Enpresen Ekonomia-Administrazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterraren koordinatzailea.
  • Emilio Huerta Arribas, Lidergoa, Estrategia eta Enpresa Katedraren zuzendaria. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
 
OTROS REQUISITOS
La participación en la presente convocatoria implica la aceptación íntegra de sus bases y de la decisión de la Comisión evaluadora, cuyos resultados son inapelables.
BESTE BETEKIZUN BATZUK
Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du erabat onartzen direla deialdiko oinarri guztiak eta ebaluazioa batzordearen erabakia, zeina apelaezina izango baita.
FASE NACIONAL
Página de la Olimpiada, Fase nacional, Universidad de Málaga, del 24 al 26 de junio de 2015. aquí  
FASE NAZIONALA
Fase Nazionaleko Olinpiadaren orrialdea. Olinpiada Malagako Unibertsitatean egingo da 2015eko ekainaren 24tik 26ra. hemen