USEa: Batxilergoko ikasleak
Batxilergoa: USEaren matrikula egin aurretik
Sartzeko proba
USEaren helburua ikasleen heldutasun akademikoa eta unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak arrakastaz egiteko gaitasuna baloratzea da, bai eta Batxilergoa egiten dutenek etapa horretan ikasitakoa baloratzea ere.
Zenbakizko kalifikazio batekin adierazten da balorazioa, unibertsitateko ikasketetan eskainitako ikaspostuetan onartzeko eskaerak ordenatu ahal izateko.
USEari buruz maiz egiten diren galderak
Probaren egitura
Lehenbiziko aldiz aurkezten diren, edo proba gainditu ez duten ikasleek irakasgai hauetako azterketak eginen dituzte: Gaztelania eta Literatura II, Atzerriko Hizkuntza II eta probarako aukeratutako modalitatearen nahitaezkoa irakasgai espezifikoa, eta, horiez gain, Espainiaren Historia edo Filosofiaren Historia aukeratu behar dute.
Atzerriko hizkuntzari dagokionez, ikasleek aukera dute ikasten ari diren lehenbiziko edo bigarren hizkuntzaren azterketa egiteko: Ingelesa, Frantsea edo Alemana.
A eta D ereduetako ikasleek Euskara eta Literatura II irakasgaiaren azterketa ere egin beharko dute.
Egitura: nahitaezko fasea
- Hiru irakasgai komun (Batxilergo mota guztietan egin beharrekoak), ikasleak ikasitakoak.
- Gaztelania eta Literatura II
- Espainaren Historia edo Filosofiaren Historia, ikasleak aukeratzen duena
- Atzerriko Hizkuntza II: Ingelesa, Frantsesa edo Alemana
- A eta D ereduak
- Probarako aukeratutako modalitatearen nahitaezko irakasgai espezifikoa hau izanen da:
- Arteen modalitatean, "Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua" ibilbidean:
- Arteen modalitatean, "Musika eta Arte Eszenikoak" ibilbidean:
- Musika Analisia II (P) edo Arte Eszenikoak II (P), ikasleak egindakoa
- Zientzien eta Teknologiaren modalitatean:
- Matematika II (P) edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II (P), ikasleak egindakoa
- Modalitate Orokorrean:
- Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean:
- Latina II (P) edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II (P), ikasleak egindakoa
*Nahitaezko faseko modalitateko nahitaezko irakasgai espezifikoak (P batekin markatuak) eta borondatezko faseko irakasgaiak ponderatu egiten dira NUPen. Irakasgai haztagarriak
Salbuespenak
- Batxilergoko titulua Arteen modalitatean eta LOMCEko Artearen Oinarriak II irakasgaia gaindituz lortu duten ikasleek aukera izanen dute irakasgai horretako azterketa egiteko, arestian Arteen modalitaterako adierazitako nahitaezko irakasgai espezifikoaren ordez, edo Arte-oinarriak (LOMLOE)
- Batxilergoko titulua 2022ko apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera lortu duten ikasleek (hots, Batxikergoko irakasgai komunak gaindituz) aukera izanen dute arestian aipatutako modalitateko nahitaezko irakasgai espezifikoaren ordez Espainiaren Historia eta Filosofiaren Historia irakasgaien artean aukeratu dutenean hautatu ez duten irakasgaiaren azterketa egiteko.
- 2023-2024 ikasturtea baino lehenago USEa gainditu duten ikasleak
USEra aurkezten den ikasleak, USEa gainditua badu 2023-2024 ikasturte akademikoa baino lehen, modua izanen du aurkezteko derrigorrezko fase osora (aukera izanen dute Batxilergoko beste modalitate bat hautatzeko), edo borondatezko fasera soilik edo bi faseetara, atal honetan xedatutakoari jarraikiz: “USEa gainditu duten ikasleak: nola hobetu emaitzak”. -
2023-2024 ikasturtea baino lehenago USEa gainditu ez duten ikasleak.
Ikasle bat USEra aurkezten bada eta LOMLOEren aurreko hezkuntza-sistemaren batetik badator eta ez badu USEa gainditua, “Lehenbiziko aldiz aurkezten diren, edo proba gainditu ez duten ikasleak” atalean ezarritakoa aplikatuko zaio, salbuespen batekin: ikasle horiek modua izanen dute modalitateko derrigorrezko edozein irakasgai espezifiko eta atzerriko edozein hizkuntza egiteko (frantsesa, ingelesa edo alemana), haiek Batxilergoan eginak izan zein ez.
Kalifikazioa
Nahitaezko faseko nota fase horretan egindako azterketen kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa da, eta (10etik) 4 puntukoa edo handiagoa izan behar du kontuan har dadin USE proba gainditzeko. Gutxieneko nota hori derrigorrezko fasea osatzen duten irakasgai guztien batez besteko notari dagokio, eta ez da beharrezkoa horietako bakoitzean 4 puntuko kalifikazioa lortzea. Ikasle batek USE proba gaindituko du baldin eta USEko batez besteko notaren % 40 eta Batxilergoko espedienteko batez besteko notaren % 60 ponderatuta lortzen den kalifikazioa (10etik) 5 puntukoa edo handiagoa bada.
Baliozkotasuna
Nahitaezko fasea gainditu izanak iraupen mugagabea du.
Gehienez ere, 3 irakagaiaren azterketak egiten ahal dira. Fase honek aukera ematen du unibertsitatean onartua izateko kalifikazioa hobetzeko, gehienez ere, 4 puntuz.
Borondatezko fasean irakasgai hauen azterketak egiten ahal dira (gehienez 3 irakasgai):
- Materia komuna (P), Espainiako Historiaren edo Filosofiaren Historiaren artekoa, derrigorrezko fasean aztertutakoaz bestelakoa, izan ikasketetan egindakoak edo ez.
- Edozein modalitateko derrigorrezko naitaezko ikasgatiak, derrigorrezko fasean azterutakoaz bestlakoak,, ikasitakoak edo ez.
- Batxilergotako bigarren mailako edozein modalitateko naitaezko ikasgaiak, ikasitakoak edo ez.
- Atzerriko hizkuntza bat: Frantsesa, Ingelesa edo Alemana, nahitaezko fasean aukeratutakoa ez den beste bat, izan ikasketetan egindakoak edo ez.
Izena emateko eskaeran adierazi behar da ikasle bakoitzak zein irakasgairen azterketak eginen dituen.
Egitura: borondatezko fasea
- Modalitateko naitaezko ikasgaiak
- Arteen Modalitatea. Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua
- Arteen Modalitatea. Musika eta Arte Eszenikok
- Zientzien eta Teknologiaren Modalitatea
- Biologia (P)
- Marrazketa Teknikoa II (P)
- Fisika (P)
- Geologia eta Ingurumen Zientziak (P)
- Kimika (P)
- Teknologia eta Ingeniaritza II (P)
- Modalitate Orokorra
- Giza eta Gizarte Zientzien Modalitatea
- Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua (P)
- Geografia (P)
- Greziera II (P)
- Artearen Historia (P)
- Ikasgai komuna, Espainiaren Historiaren edo Filosofiaren Historiaren artekoa, nahitaezko fasean aztertutakoaz bestelakoa
- Atzerriko hizkuntza (P): Ingelesa, Frantsesa edo Alemana, nahitaezko fasean aukeratutakoa ez den beste bat. Izan ikasketetan egindakoa edo ez.
- Modalitatetako nahitaezko irakasgai espezifikoak (P), Batxilergoko beste modalitate batzuetakoak.
Nahitaezko faseko modalitateko enborreko irakasgai orokorrak (P batekin markatuak) eta borondatezko faseko irakasgaiak ponderatu egiten dira NUPen. Irakasgai haztagarriak.
Kalifikazioa
Irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Irakasgaia gainditutzat hartuko da baldin eta 5 puntuko kalifikazioa edo handiagoa lortzen bada.
Gradu-ikasketetan onartua izateko nota kalkulatzeko, gainditutako bi irakasgaitan izandako kalifikazioak hartuko dira kontuan. Gainditutako irakasgaien notak bider 0,1 edo 0,2 eginda ponderatuko dira, sarbidea zein gradutarako eskatzen den.
Baliozkotasuna
Borondatezko fasea gainditu izanak hura gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan balioko du unibertsitatean sartzeko, hau da, 2024an gaindituz gero, 2024/2025 eta 2025/2026 ikasturteetan sartzeko balioko du.
Behin proba gainditu eta gero, ikaslea hurrenez hurreneko deialdietara aurkezten ahalko da kalifikazioa hobetzeko: nahitaezko fasera osorik (bestelako Batxilergo modalitate bat hautatzeko aukera egonen da), borondatezko fasera edo bi faseetara. Batxilergoan egindako edo ez egindako irakasgaien azterketak egiten ahalko ditu.
Informazio gehiago esteka honetan
Probari buruzko informazio gehiago: lehendabiziko aldiz aurkezten diren ikasleak atalean
ERNE:
- Ikasturte batean USEaren deialdi berezian ateratako notarekin aukera dago unibertsitatera hurrengo ikasturtean sartzeko, lortu den ikasturteko sarbiderako ez. Hala ere, ikasketetara hurrengo ikasturtean sartzeko, lehentasuna izanen dute urte bereko deialdi arruntean edo aurreko urteetako deialdietan USEa gainditu duten ikasleek, eta, beraz, hurrengo ikasturtean unibertsitatera sartzeko zerrendan haien atzetik egonen dira urte horretako deialdi berezian USEa gainditzen edo nota hobetzen duten ikasleak.
USEko nahitaezko fasean, fase osoko azterketak egin beharko ditu ikasleak. Irakasgai hauek hautatzen ahal ditu:
- orain arte egin dituenak edo egin ez dituenak.
- edozein modalitateko derrigorrezko gai espezifikoa, egindakoa edo egin gabekoa.
- atzerriko edozein hizkuntza, egindakoa edo egin gabekoa.
Azkeneko deialdian izandako kalifikazioa aurrekoan izandakoa baino handiagoa bada soilik hartuko da kontuan.
Probari buruzko informazio gehiago: lehendabiziko aldiz aurkezten diren ikasleak atalean
Gehienez ere, 3 irakasgairen azterketak egin ditzake ikasleak. Irakasgai hauek hautatzen ahal ditu:
- orain arte egin dituenak edo egin ez dituenak.
- Edozein modalitateko derrigorrezko naitaezko ikasgatiak, ikasitakoak edo ez.
- Batxilergotako bigarren mailako edozein modalitateko naitaezko ikasgaiak, ikasitakoak edo ez.
- Espainiaren historia materia komuna
- Filosofiaren historia materia komuna
- Atzerriko hizkuntza bat (nahitaezko faseko aurreko aldikoa ere bai)
Probari buruzko informazio gehiago: lehendabiziko aldiz aurkezten diren ikasleak atalean
Nahitaezko fasea
USEko nahitaezko fasean, fase osoko azterketak egin beharko ditu ikasleak. Irakasgai hauek hautatzen ahal ditu:
- orain arte egin dituenak edo egin ez dituenak
- aukeratu modalitateko derrigorrezko edozein ikasgai espezifikoa, egindakoa edo egin gabekoa
- atzerriko edozein hizkuntza, egindakoa edo egin gabekoa
Azkeneko deialdian izandako kalifikazioa aurrekoan izandakoa baino handiagoa bada soilik hartuko da kontuan.
Borondatezko fasea
Gehienez ere, 3 irakasgairen azterketak egin ditzake ikasleak. Irakasgai hauek hautatzen ahal ditu:
- orain arte egin dituenak edo egin ez dituenak
- edozein Batxilergotako derrigorrezko faseko modalitateko derrigorrezko berariazko irakasgaiak (borondatezko fasean aukeratutakoaren desberdina)
- Batxilergoko bigarren mailako edozein modalitateko jakintzagai espezifikoak, egindakoak edo egin gabeak.
- Espainiaren historia materia komuna
- Filosofiaren historia materia komuna
- Atzerriko hizkuntza bat (nahitaezko fasean aukeratutakoaren desberdina)
Kalifikazioak
Kalifikazioa kalkulatzeko, Batxilergoko batez besteko notaren % 60 eta USE probako nahitaezko faseko kalifikazioaren % 40 ponderatuko dira.
SARTZEKO KALIFIKAZIOA = [BATXILLERGOKO NOTA x 0,6] + [NAHITAEZKO FASEKO NOTA x 0,4]
(10 puntu gehienez ere)
- Unibertsitatera sartzen ahal da formula horren emaitza 5ekoa edo nota handiagoa denean, betiere 4ko gutxieneko nota lortu bada nahitaezko fasean.
Unibertsitatean sartzeko notari 4 puntu gehitzen ahal dizkiete ikasleek, eta 14 puntu lortuko dituzte gehienez ere.
Graduetako ikasketetan sartzeko ponderazioak
Gradu bakoitzean onartzeko nota kalkulatzeko, ponderazioa aplikatu ondoren ikasleak gainditu dituen irakasgaietatik nota onena duten bi irakasgaiak ponderatzen zaizkio.
Irakasgai baten kalifikazioa ponderatzeko modukoa izan dadin eta unibertsitatean onartzeko nota igotzeko balio dezan, 5ekoa edo handiagoa behar da izan.
Kalkulatu ikasketetan onartua izateko nota
Unibertsitatean onartua izateko nota formula honekin kalkulatuko da, hiru hamarrenekin adieraziko da, eta milaren hurbilenarekin biribilduko da.
[BATXILERGOKO NOTA x 0,6] + [NAHITAEZKO FASEKO NOTA x 0,4] + [a x M1] + [b x M2]
(14 puntu, gehienez ere)
- M1 eta M2 zera dira: ponderazioa aplikatu ondoren unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten bi irakasgaien kalifikazioak.
- a eta b ponderazio-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa dute.
Graduetako ikasketetan sartzeko ponderazioak
Ponderatzeko moduko irakasgaiak hauek dira:
- Modalitateko derrigorrezko berariazko ikasgaiak, derrigorrezko fasean aztertutakoaz bestelakoak.
- Batxilergoko bigarren mailako, modalitateko ikasgaiak.
- Borondatezko fasean gainditutako atzerriko hizkuntza.
Ponderatzen ahal diren irakasgaien kalifikazioak:
- Probak gainditu eta ondorengo bi ikasturteetan izanen dute unibertsitatean sartzeko balioa.
- Ikasketetan onartua izateko nota kalkulatzeko, kontuan hartuko da ea ikasleak betetzen dituen graduko ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak haiek gainditu dituen deialdian.
Araudia eta txostenak
- 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.
-
2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
- 164/2009 Foru Agindua, 2009ko urriaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko probaren zenbait alderdi garatzen dira.
- 310/2016 Errege Dekretua, 2016ko uztailaren 29koa. Haren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko azken ebaluazioak arautzen dira.
- 86/2024 Ebazpena, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioa egiteko jarraibideak 2023-2024 ikasturterako.
- 67/2020 Ebazpena, 2020ko martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa egiteko 2019-2020 ikasturteko jarraibideak onesten dituena.
- PJC/39/2024 Agindua, urtarrilaren 24koa, unibertsitatera sartzeko Batxilergoko ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia eta 2023-2024 ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak egiteko eta ebazteko gehieneko datak zehazten dituena.
- 2024ko otsailaren 20ko Ebazpena, idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2024ko otsailaren 11ko Ebazpena. Azken ebazpen horrek ezartzen du 2023-2024 ikasturtean zein egokitzapen egin behar zaizkion Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioari Espainiako lurraldetik kanpo dauden ikastetxe espainiarren, kanpoko hezkuntza-programen, nazioarteko programen, atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleen eta urruneko ikasketen egoerara eta beharretara egokitzeko.
- Ebazpena, 2022ko uztailaren 29koa, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez 2022-2023 ikasturteko Batxilergoa-Baccalauréat titulazio bikoitzeko programari buruzko jarraibideak ematen dira.
- Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.
- 72/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

- 243/2022 Errege Dekretua, 2022ko apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena.