Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko martxoaren 14a

Doktoretzako tailerra: 7 gako doktoretza arrakastaz egiteko

 

Sara Manzano Martínez doktoreak emanen du (Mentes Innovadoras enpresaren sortzailea).
Javier Fraile eta Miguel Ortiz de Elguea dira antolatzaileak, Campus Iberuseko doktoretza-enbaxadoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).
Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE) eta Campus Iberusek babestua.
Ziurtatu zuzen idazten dituzuela datuak, horiexek erabiliko baititugu bertaratze agiria sortzeko. Ez baduzue betea ekitaldia baino lehen, ez zaizue ziurtagiririk emanen. Izena emateko epea datorren igandean bukatuko da, 2025eko apirilaren 6an, 12:00etan. Ikastaroa online emanen da. Hau da saiora sartzeko behar den Zoom esteka. Online bertaratzea egiaztatzeko, saioan zehar erakutsiko diren zenbait galderari erantzun beharko diozue. Beharrezkoa da zuen izena Zoom-en agertzea, eta kamera konektatua izatea.
Gogoratu, halaber, gutxi gorabehera hilabete behar izaten dela ziurtagiria sortzeko, eta Campus Iberusen bidez bidaliko zaizuela, zuek adierazitako helbide elektronikora. Zeharkako prestakuntzako 1 ordu aitortuko zaizue.
Ikastaroari buruzko jakinarazpen guztiak izena emateko formularioan erregistratzen duzuen helbide elektronikoaren bidez eginen zaizkizue. Hilaren 10ean (osteguna) ikusiko dugu elkar!