Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko apirilaren 29a

Bibliopartikulei buruzko tailerrak, 2024ko Maiatzean

 

Ordubete irauten dute, eta 2023-2024 ikasturteko bigarren seihilekoko  eginen dira

Liburutegiak, Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekin batera, Bibliopartikulak 2024 izeneko programa antolatu du, ikertzeko eta irakasteko lagungarri diren tresnei, baliabideei eta zerbitzu digitalei buruzko prestakuntza-lantegiz osatua.

Ordubete irauten dute, eta 2023-2024 ikasturteko bigarren seihilekoko  eginen dira, batzuk goizez eta besteak arratsaldez, astearte eta ostegunetan. Kasuak kasu, lantegiak modu presentzialean nahiz bideokonferentzia bidez emanen dira.

Lantegiak gai hauei buruzkoak dira:

  •     Sirius: bila ezazu gune bakar batean ehun lekutan dagoen bibliografia.
  •     Web of Science eta JCR
  •     Scopus
  •     Datu-base berriak: Dimensions, Lens, OpenALEX, Semantic Scholar...
  •     Egon eguneratua: alerta bibliografikoak eta RSS
  •     Zer dira eragin handiko aldizkari zientifikoak?
  •     Nola egiaztatuko dut artikulu bat argitaratzeko erabili nahi dudan aldizkaria fidatzekoa dela eta ez dela "predatory journal" bat?
  •     Open Access-en argitaratzea APCak ordaindu gabe.
  •     Zer da ORCID? Nola lortzen ahal dut?
  •     Sortu eta eguneratu zure profila Web of Science gunean (lehengo Publons)
  •     Nola sortuko dut nire profila Google Scholar Citations tresnan?
  •     Dialnet Métricas: Gizarte Zientzietako, Zientzia Juridikoetako eta Giza Zientzietako ikerketa ebaluatzeko adierazleak
  •     Publish or Perish: zure argitalpenen eragina aztertzeko tresna
  •     SciVal: analizatu zure ekoizpen zientifikoaren eragina
  •     Eguneratu zure EZAko argitalpenak modu efizientean
  •     NUPeko Liburutegitik haratago - Liburutegien arteko mailegua eta dokumentuak lortzeko prozesua: zer dira eta nola funtzionatzen dute?

Sartu esteka honetan urtarril-otsailetan eginen diren lantegien ordutegia eta egunak kontsultatzeko eta lantegietan izena emateko:

https://portal.unavarra.es/group/biblioteca/biblioparticulas

Lantegietan parte hartzen dutenek ziurtagiri bat jasoko dute.

Jardueren dokumentuaren balorazioari dagokionez, lantegi bakoitza 0,5 POBeko prestakuntza-jarduera modura hartuko da aintzat, baina ezin izanen dira zeharkako 6 ordu baino gehiago eman 2023-2024 ikasturtean osotara egindako ikastaro guztiengatik.