Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko ekainaren 25a

"Tesia 3 minutuan" lehiaketa (Campus Íberus), 2024ko edizioa

 

Izena emateko epea zabalik da irailaren 10era arte

Izena emateko epea zabalik da irailaren 10era arte

Ausartuko zinateke zure doktoretza-tesia 3 minutuan kontatzera?

2024ko irailaren 10era arte zabalik egonen da Campus Iberusen “Tesia 3 minutuan” lehiaketan izena emateko epea.

Ikerketa hiru minutuan azaltzea da erronka, ahoz, gaztelaniaz eta hizkera errazean, edozeinek ongi ulertzeko moduan.

Nork har dezake parte? Prestakuntzaldiko ikertzaileek, baldin eta tesia aurreratua baldin badute eta Campus Iberuseko unibertsitateren batean matrikulatuak badaude (Nafarroako publikoan, Errioxakoan, Lleidakoan edo Zaragozakoan). Unibertsitate horietan tesia defendatu berria duten doktoreek ere eman dezakete izena. (Irakurri deialdia xehetasunak jakiteko).

Bi fase baztertzaile eginen dira: lehenbizikoa Logroñon, 2024ko urriaren 17an, eta, bigarrena, Lleidan, urriaren 21ean.

Fase baztertzailea gainditzen dutenak finalera pasatuko dira: 2024ko azaroaren 14an izanen da, Iruñean.

Doktoretza-tesiaren komunikazio hoberenari lehenbiziko saria emanen zaio, 1.000 euro, eta, horretaz gainera, 600 euroko bi ACCESIT ere emanen dira.

Garrantzitsua: Lehiaketaren irabazleari nazioarteko fase batean parte hartzeko aukera emanen zaio; aurreikuspenen arabera, 2025eko azken hiruhilekoan izanen da. Baldin eta hark ez balu parte hartu nahi, accesita irabazi dutenei emanen zaie aukera, sailkatu diren ordenan.

Lehiaketari buruzko informazio guztia eta izena emateko formularioa Campus Iberusen webgunean daude (https://www.campusiberus.es/3mt /) eta esteka honetan: https://www.campusiberus.es/t3m2024/

Homogeneizazio dokumentuak esaten duen bezala, honela baloratuko da “Tesia 3 minutuan” lehiaketa: (PTri eta ZPri dagokie)

  •  3 ordu parte hartzeagatik
  •  6 ordu finalista izateagatik
  •  10 ordu irabazteagatik