Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila
Albisteak
Data: 2024(e)ko irailaren 25a
2024-2025 IKASTURTEKO GRADU ETA MASTERREKO TALDE-ORDEZKARIAK ETA ORDEZKARIORDEAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK
IITIGMET-KO TALDE-ORDEZKARIAK ETA ORDEZKARIORDEAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDEETARAKO DEIALDIA (GRADU ETA MASTER TITULAZIOAK)
Alfredo Ursúa Rubio jaunak, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasturteko Talde-Ordezkariak eta Ordezkariordeak Hautatzeko Araudiaren 6. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau erabaki dut:
IITIGMETeko ikasmailako Delegatuak eta Delegatuordeak aukeratzeko hauteskundeak 2024ko urriaren 11an eginen dira, modu birtualean, SONDEOS aplikazioa erabiliz.
Urriaren 2tik urriaren 9ra 24:00etara aurkezten ahal dira hautagaitzak, metodo hauetakoren bat baliatuta:
Inprimakia bete eta Laguntza Administratiboko 1. Unitateko idazkaritzan aurkeztu.
Mezu elektroniko bat bidali etsiiit@unavarra.es helbidera, inprimakia sinatua eta eskaneatua erantsita.
Deialdi hau Eskolaren web orrialdean argitaratzea, eta ikasleei NireIkasgelategiaren bidez jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko irailaren 25ean
Ordezkarien Hauteskunde-araudia
GraduKo ordezkarien behin-betiko zerrenda
Masterreko ordezkarien behin-betiko zerrenda