Joan eduki nagusira

Hainbat profiletako 20 urtetik 71 urtera bitarteko 150 lagun (67 emakume eta 48 gizon) ari dira parte hartzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen (NUP) Paziente Simulatuen Programan. Helburua da  Erizaintzako, Fisioterapiako, Medikuntzako eta Psikologiako graduetako ikasleek izan ditzatela beren prestakuntza-aldian benetako praktika klinikoa simulatzen duten egoerak. Finean, paziente simulatu bat benetako paziente, senide edo laguntzaile baten rola modu sinesgarrian interpretatzeko entrenatu den pertsona bat da.

Pertsona horien lana aitortzeko eta eskerrak emateko ekitaldi bat egin zen berriki aipatu Fakultatean. Protagonistez gain, osasuneko titulazioetako irakasleek parte hartu zuten, eta nabarmendu zuten ekimenaren balio erantsia: “Horri esker kalitate goreneko prestakuntza eskaintzen ahal da, eta gaitasunei heltzen ahal zaie, hala nola komunikazioa. Bestela, zailagoa litzateke hori lantzea. Gainera, gure ikasleak profesional enpatiko bihurtzen laguntzen du, pazientearengan oinarritutako ikuspegiarekin”, adierazi dute.  Horrez gain, irakasleak oso pozik daude “paziente simulatuak direnen prestutasun eta laguntzarekin, eta gure ikasleen prestakuntzan laguntzeko lan egin eta denbora eskaintzen dute”.

zoom Berriki NUPen egindako aintzatespen-ekitaldian parte hartu duten Osasun Zientzien Fakultateko Paziente Simulatuen Programako kideak Osasun Zientzien Fakultateko irakasleekin batera.

Berriki NUPen egindako aintzatespen-ekitaldian parte hartu duten Osasun Zientzien Fakultateko Paziente Simulatuen Programako kideak Osasun Zientzien Fakultateko irakasleekin batera.

Hainbat titulaziotako irakasleek eta programa kudeatzen duen taldeak ere parte hartu zuten, eta nabarmendu zuten ekimenaren balio erantsia: “Horri esker kalitate goreneko prestakuntza eskaini eta gaitasunei heltzeko aukera dago, hala nola komunikazioa eta familiarekiko arreta. Gainera, gure ikasleak profesional enpatiko bihurtzen laguntzen du, pazientearengan oinarritutako ikuspegiarekin”, adierazi dute. Horrez gain, irakasleak oso pozik daude “paziente simulatuak direnen prestutasun eta laguntzarekin, eta gure ikasleen prestakuntzan laguntzeko lan egin eta denbora eskaintzen dute”.

Paziente Simulatuen Programa duela hamarkada bat hasi zen Tuteran, eta duela lau ikasturte ezarri zen Iruñean. Honako talde hauek parte hartzen dute programan: NUPeko Esperientziaren Gelako ikasleak, NUPeko antzerki taldea eta beste alde batzuk  (esaterako, Butaca 78), Osasun Zientzietakoak ez diren NUPeko graduetako ikasleak eta beste pertsona batzuk. Baldintza bakarra da 18 urtetik gorakoa izatea eta parte hartzeko Whatsapp bat bidali behar da 638820033 telefono zenbakira (Iruñeko campusa) edo 948 41 7879 telefono-zenbakira deitu (3879 luzapena), Tuterako campusean.

Irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta gaitasunak ebaluatzea 

Aipatu denez, programaren helburua da paziente simulatuen lankidetza ahalbidetzea irakaskuntzarako baliabide gisa, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta ikasleek eskuratutako gaitasunak ebaluatzeko. Fakultatean ematen diren titulu ofizialetakoak izanda simulatutako pazienteekin lan egin nahi duten  irakasleei eskaintzen zaie programa, eta mota horretako jarduerak prestakuntza arlokoak edo ebaluazioaren arlokoak izan daitezke.

Prestakuntza-jardueren kasuan, simulazio klinikoa ikasteko metodologia gisa erabiltzen duten praktiketan parte hartzen dute paziente simulatuek. Horien helburua da ikasleek izan ditzatela benetako praktika klinikoa imitatzen duten egoerak, ezagutza teorikoa praktikan aplikatzen laguntzeko asmoarekin.  Egoera horiek garatu ondoren, eta simulazio klinikoaren metodologiaren barruan, “debriefing” izenekoa egiten da, behatutakoari buruzko baterako gogoeta gidatua. 

Ebaluazio-izaerako jardueretan, pazienteek Ebaluazio Kliniko Objektibo Egituratuetan (EKOE) parte hartzen dute. Hemen, pertsona horien parte-hartzearekin, egoera bat garatzen da, orobat benetako praktika klinikoa simulatzen duena, baina helburua ikaslearen jarduera ebaluatzea da.