Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ijitoen Komunitatearekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Zabalpeneko Diplomako hogei bat ikaslek parte hartu dute berriki titulu bereki horren esparruan urtero antolatzen diren bi topaketa presentzialetako bigarrenean. Prestakuntzaren parte handiena modu birtualean egiten da, beste autonomia-erkidego batzuetan bizi direnek, jada lanean ari direnek edo ijitoen komunitatearekin esku-hartze sozialeko erakunde, talde eta programetan lan egin nahi dutenek parte har dezaten. NUP Fundazioak kudeatzen du titulazioa, eta Secretariado Gitano Fundazioarekin egindako hitzarmen baten bidez sortu zen, eta Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioaren laguntza du (PFEZaren kontura emandako dirulaguntzen deialdiaren bidez).

zoom Titulu berekiko parte-hartzaile eta irakasleak, NUPen ordezkariekin batera, Arrosadiko campusean.

Titulu berekiko parte-hartzaile eta irakasleak, NUPen ordezkariekin batera, Arrosadiko campusean.

Saio presentzialak (bat azaroan eta bestea maiatzean) ikastaroko moduluetan landutako kontuetan sakontzen duten gaiei buruzkoak dira. Bigarren saio presentzialean batera aztertu eta ebaluatu zen ikastaroaren garapena, gogoeta egin zen esku-hartze sozialerako funtsezko kontzeptuei buruz, tituluaren amaierako lanen garapena bultzatu zen eta kasu praktikoen bidez azaldu ziren prestakuntza teorikoan jada landutako gaiak. 

Lan presentzialeko saioak

Topaketari hasiera emateko ekitaldian izan ziren Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, José María Uribe Oyarbide titulu bereki horren zuzendari akademikoa eta Mayte Suárez Vega Secretariado Gitano Fundazioko Partaidetzarako eta Giza eta Lurralde Garapenerako zuzendariordea. Topaketa bi egunekoa izan zen, proiektuen kudeaketarekin, genero-desparekotasunekin, kulturartekotasunarekin eta ijito-komunitatearen parte-hartze eta eragin politikoarekin lotutako sei lantegi tematiko izan zituen.