Joan eduki nagusira

Alberto Jáuregui Virto eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasle eta ikertzaileek aholkularitza-, prestakuntza- eta ikerketa-lan batzuk egin dituzte, eta horiei esker abian jarri da Erakunde Komunitarioen Errolda, Haurren eta Nerabeen Prebentzio Komunitarioko Zerbitzu gisa. Errolda eskuragarri dago Nafarroako Gobernuaren webgunean. Irakasleak ezagutza transferitzeko proiektu horrekin lanean aritu dira 2024an eta 2025ean.

zoom censo gobierno navarra

Alberto Jáuregui (ezk.) eta Hodei Sarasa, NUPen.

Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren oinarria eta egituraketa Alberto Jauregui Virto irakaslearen doktoretza-tesiaren emaitza nagusietan oinarritzen da. Honako hau da tesiaren izenburua: “La prevención en el Sistema de Protección de la Comunidad Foral de Navarra: realidades, perspectivas y propuestas desde un enfoque socioeducativo” (2015). Hodei Sarasa Camachoren (I-COMMUNITAS Institutuko ikertzailea) doktoretza-tesiaren ekarpenak ere jasotzen ditu: “Mutualidad negada. Adolescencia y acogimiento residencial básico en Navarra: realidad y propuestas desde el trabajo social comunitario” (2023).

Haurrak eta nerabeak babesteko foru legean parte hartzea

Haur eta Nerabeei Arreta eta Babesa eman eta haien Familiak, Eskubideak eta Berdintasuna sustatzeko 12/2022 Foru Legea egiteko fasean Nafarroako hau eta nerabeek parte hartzeko prozesuaren arduraduna izan zen ikerketa-taldea 2021ean. Orobat aholku eman zuten lege horren III. kapituluko 3. atala (“Metodologia komunitarioa eta haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioak”) eta III. titulua egiteko, haurrak eta nerabeak babesteko prebentzio komunitarioarekin lotutako alderdi guztiak definitzeko.

Nafarroako Gobernuaren Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari aholku ematen ari zaie babes-zerbitzu publikoen eta erakunde komunitarioen arteko baterako laneko eskuliburu bat egiteko. Era berean, Nafarroako lau udalerritan haur eta nerabeentzako erakunde komunitarioak martxan jartzeko esperientzia pilotuen garapenaren azken fasea dinamizatzen ari dira: Tafalla, Baldorba, Oibar eta Fitero.  Aldi berean, Haur eta Nerabeen arloko Prebentzioko, Sustapeneko eta Esku-hartzeko Adituaren Diplomako lau mikrokredentzialak zuzentzen dituzte, Nafarroako babes-sistema garatzeko prestakuntza-ildo estrategiko modura. 

Unibertsitatearen ezagutza gizarteratzeko transferentzia-lan horrek ikasteko gune bat izanen du irailaren 25ean eta 25ean NUPen Udako Ikastaroetan, “Komunitatea eta haur eta nerabeen babesa, ikuspegia eskubideetan jarrita” monografikoaren bidez.