heldu den astean, abenduak 19, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bizi-estiloei eta osasun mentalari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Sarrera librea izanen da aldez aurretik izena emanda. IS-FOOD ikerketa-institutuak antolatu ditu saioak, eta 18:00etatik 20:00etara eginen dira Jerónimo de Ayanz eraikineko hitzaldi aretoan, Arrosadiko campusean. Hitzaldiei buruzko programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.
Jardunaldian, Almudena Sánchez Villegas, Arthur Eumann eta María Medrano Echeverría irakasle eta ikertzaileek gai hauek izanen dituzte aztergai: dieta kardio-osasungarriaren eta depresio-arrisku txikiagoaren arteko harremana adierazten duten ikerketak; elikagai ultraprozesatuen kontsumoaren eta osasun mentalaren arteko harremana; eta, azkenik, haurtzaroko eta nerabezaroko egoera fisikoaren eta ongizate emozionalaren arteko harremana, hurrenez hurren.