Nafarroako Enpresa Abesbatzen Lehiaketaren 2. edizioaren finalean parte hartuko du NUPek maiatzaren 25ean, larunbata. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak antolatu dute lehiaketa. Lehiaketa 19:30etik aurrera hasiko da Baluarteko Ganbera Aretoan, eta zazpi abesbatza bilduko ditu. Enpresa eta erakundeetako langileek osatutako abesbatzak dira, eta beraiek nahi duten lan bat eta antolatzaileek aukeratutako beste hau interpretatuko dituzte: “An Irish Bleesing”, James Moore-rena. Sarrerak Baluarteko webgunean erosten ahal dira.
Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera): Leticia Jericó, Elena Aramendía, Daniel Paternáin, Nerea Beúnza, David Martínez, Patricia Amigot, María González de Audícana, Joaquín Romero, Charo García Redín, Arantza Almoguera, Fernando Rey eta Iñaki Izpura. Beheko lerroan (ezkerretik eskuinera), Uxua Martínez, Mónica Aznárez, Ariadna García Prado, Roberto Vallés, Hanne Roothooft, Carlos Medrano (zuzendaria), Mikel Berraondo, Silvia Sola, Javier Merino, Arantxa Villanueva eta Carlos del Río. Hauek falta dira: Elo Cadenas, Javier Casalí, Pilar Mendi, Esther Ortiz de Apodaca eta María Jesús Úriz.
Carlos Medrano Sola Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du NUPeko abesbatza, eta 27 ahotsek osatzen dute, tartean irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta Eversens NUPeko “spin-off” entitateko ingeniari bat. Hona hemen denen izenak: Mónica Aznárez Mauleón, Elo Cadenas Jano, Ariadna García Prado, María González de Audícana Amenábar, Leticia Jericó Ojer, Uxua Martínez Goyeneche, Hanne Roothooft eta María Jesús Úriz Pemán (altuak); Mikel Berraondo Piudo, Carlos del Río Bocio, Iñaki Izpura Irurzun, Javier Merino Díaz de Cerio, Daniel Paternáin Dallo eta Roberto Vallés Lanas (baxuak); Arantza Almoguera Martón, Patricia Amigot Leache, Elena Aramendía Muneta, Nerea Beúnza Arellano, Charo García Redín, Pilar Mendi Aznárez, Esther Ortiz de Apodaca Idiazabal, Silvia Sola Ibarra eta Arantxa Villanueva Larre (sopranoak); y Javier Casalí Sarasíbar, David Martínez Larrea, Fernando Rey Escalera eta Joaquín Romero Roldán (tenorrak).
Iruñeko Orfeoiaren aholkularitza
NUP Abesbatzak Iruñeko Orfeoiaren aholkularitza teknikoa izan du, tutoretza- eta jarraipen-saioak egin baititu ikasturtean zehar, bai eta NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren laguntza ere, lehiaketako izen-ematea ordaindu baitu.
Baluarteko finalerako, NUP Abesbatzak Luis Arambururen "Kitolis" aukeratu du, lau ahotseko konposizioa akonpainamendurik gabe.
Baluarteko azken lehiaketan, NUPeko abesbatzak parte hartuko du aurrena eta ondoren enpresa eta erakunde hauetako abesbatzek parte hartuko dute zozketa bidez ezarritako ordenaren arabera: Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN), San Juan de Dios ospitalea, Nordex Acciona, BSH Electrodomésticos, Cinfa eta FEC Vedruna ikastetxea.
Antolatzaileen arabera, lehiaketaren helburuetako bat da “langileen gaitasunak sustatzea eta indartzea abesbatzako lanaren bidez: malgutasuna, talde-lana, ahalegina, lankidetza, enpatia; hori guztia lehia zintzoaren bidez”. Gainera, jardun horren bidez, “musikaren eta abesbatzaren balioak enpresaren balioekin lotu nahi dira, kultura musikala indartu Nafarroako enpresen artean eta horien erantzukizun soziala bultzatu musikaren esparruan”.