Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Erakunde Gailena lehen sarirako deialdia egin du. Maiatzaren 26ra arteko epea dago hautagaitzak aurkezteko, eta erakunde eta entitateek Unibertsitatearekin dituzten elkarlaneko praktika onak aitortuko ditu sariak. Zehazki, erakunde eta entitate hauei zuzenduta dago: NUPekin edo bere Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin elkarlan formalerako hitzarmenen bat dutenak edo izan dutenak, eta bereizgarri dituztenak, bereziki, ikerketa, prestakuntza, enpresa, laneratze, ekintzailetza eta beste esparru batzuetan erdietsitako lorpenak, betiere lorpen horiek gizartean izan duten eragin positiboaren ikuspegitik.  

Erakunde Gailena saria urtero emango da, eta hainbat jarduera sustatu nahi dira, hala nola Unibertsitatetik jakintza bestetaratzea,  teknologia eta gizarte berrikuntza, prestakuntza integralerako eta NUPeko tituludunen laneratze kualifikaturako laguntza, ikertzaile, ikasle eta tituludunen ekintzailetza sustatzea, eta ekonomia eta gizarte errealitatea unibertsitateko komunitateari hurbiltzea ahalbidetuko dute topaketa, mintegi, biltzar edo jardueretan parte-hartzea.  Halaber, Unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkarlaneko jarduera guztiak sustatu nahi dira, garapen teknologikorako, ekonomikorako eta gizarte aurrerabiderako urrats garrantzitsua direnak.

Hautagaitzarekin batera eman den dokumentazioa NUP+ Bulegoan aurkeztu behar da (Bulegoa Iruñeko Arrosadiko campuseko ikasgelategian) edo a3u@unavarra.es helbide elektronikora bidali. Hautagaitzetan argi eta garbi jarri beharko da zein praktika on edo esperientzia aurkezten diren sarira, nor dagoen tartean, bai eta behar bezala egiaztatutako merezimenduak ere. Saria dirurik gabeko aitorpena da, eta sariari buruzko informazioa eta haren oinarriak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko.

Balorazio irizpideak eta epaimahaikideak

Hautagaitzako baloratzeko, epaimahaiak aintzat hartuko ditu helburuekin bat datozen, praktika onak sortutako onurak, praktika horren garrantzia (prestakuntza, ekonomia, zientzia, teknologia edo gizartearen esparruan) eta lortutako emaitzak.

Unibertsitateko errektorea izango da epaimahaiburu, eta hauek izango dira epaimahaikideak: Gizarte Kontseiluko kide bat, NUPeko Ikerketa Institutuen ordezkari bat, Unibertsitateko ikastegietako bi ordezkari, Nafarroako Gobernuak proposatutako pertsona bat eta Foru Parlamentuak proposatutako beste bat.