Guztira hogeita hamar Unibertsitate Masterrez osatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2012-13 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko titulazioen eskaintza, Gobernu Kontseiluak hartu duen erabakiaren arabera. Eskaintza osatzen duten hogeita hamar masterretatik, bost lehen aldiz emango dira.
Haietako hiru Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak sustatuak dira. Ekonomia eta Finantza Analisiko Unibertsitate Masterra, Enpresen Zuzendaritzan Unibertsitate Masterra eta Ekonomiako Konputazio Tekniketan Unibertsitate Masterra dira. Masterren eskaintzan sartu berri diren azken bi graduondoak dira Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterra, eta Ondareari buruzko Zuzenbide Pribatuan Unibertsitate Masterra, eta biak emango ditu Zientzia Juridikoen Fakultateak.
Ekonomia eta Finantza Analisiko Unibertsitate Masterra, Ekonomiako Konputazio Tekniketan Unibertsitate Masterra eta Ondare Zuzenbide Pribatuan Unibertsitate Masterra izenekoek Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztatze-txostena dute, eta Nafarroako Gobernuak onetsiak izateko zain daude. Bestalde, Abokatutzarako Sarrerarako Masterra eta Enpresen Zuzendaritzan Masterra Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatze-txostena emateko zain daude, ondoren Nafarroako Gobernuak onets ditzan.
NUPeko graduondoko titulazio ofizialetan izena emateko epea zabalik dago eta, berrikuntza gisa, Masterrentzat Ateak Zabaltzeko Eguna egiteko asmoa dago. Egun hori heldu den maiatzaren 5ean izango da eta helburua da interesa duten guztiei ezagutzera ematea NUPek eskaintzen dituen titulazioak, horietan sartzeko baldintzak eta prestakuntza etengaberako aukerak.
Master bakoitzaren edukiari buruzko eta aurreinskripzioari buruzko argibide guztiak ikusgai daude www.unavarra.es helbidean.