600dik gora pertsonak parte hartu zuten urtarrilaren 29an, larunbatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko EAZLko eta Zuzenbideko titulazio bikoitzaren VII. promozioko berrogei ikasleren graduazio-ekitaldian. Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan egin zen ekitaldia, eta José Luis Iriarte Ángel NUPeko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna izan zen aitabitxia. Ekitaldiaren buruak hauek izan ziren: Katrin Simón Elorz Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordea, José Luis Goñi Sein Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa eta María Ángeles Egusquiza Balmaseda Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea.
Ekitaldia 12:00etan hasi zen, segizio akademikoa aretora sartu zelarik graduatutako ikasleak aurretik zituela. Andrea Ferro Laspideak eta Gonzalo de las Heras Zúñigak eman zuten ikasleen hitzaldia, eta gero José Luis Iriarte promozioaren aitabitxia eta María Ángeles Eguzquiza Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea mintzatu ziren.
Ondoren, diplomak eman zitzaizkien ikasketak bukatu zituzten ikasleei. Katrin Simón Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordeak eman zion amaiera ekitaldiari.