• ES
  • EU
  • EN


Aurreinskripzioa


Aurreinskripzioa egin

Irakaspostua eskatzeko, aurreinskripzioa egin eta aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Master guztiek informazio fitxa bat daukate, eta fitxa horretan daude, besteak beste, hautatze irizpideak eta ikaspostuak.

1.a. Aurreinskripzio Egutegia Kontsultatu

 
Aurreinskripzioa Onartuen zerrenda Erreklamazioak
1. Epea apirilaren 3tik maiatzaren 19ra 14:00ak arte ekainaren 7an* 14:00etan  ekainaren 8 eta 9an
2. Epea uztailaren 17tik abuztuaren 14ra 14:00ak arte irailaren 6an irailaren 7 eta 8an 
3. Epea Irailaren 18tik 22ra 14:00ak arte Master bakoitzaren irakaskuntza zuzendaritzak baimentzen badu soilik. Master guztientzat da, hauentzat izan ezik:
  -- Proiektuen Zuzendaritza
  -- eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletza. 

* Onartuen 1. zerrendan beren ikasketak amaitu dituzten eta gainerako betebeharrak betetzen dituzten ikasleak onartuko dira soilik. Irailaren 6a baino lehen masterrerako sarbide ematen duen titulua aurkezten duten ikasleak baldintzapean onartuko dira, master bakoitzaren Batzorde Akademikoak horrela erabakitzen badu.

2017-18 ikasturteko administrazio-egutegia

2.a. Egin online aurreinskripzioa 

Master bakar batean egin behar duzu aurreinskripzioa.

Aurreinskripzioa interneten bidez egingo da, 3. epean izan ezik, zeina administrazio eraikineko Graduondoko Bulegoan egingo baita astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era edo Posta elektronikoaren bidez helbide honetara: posgrado@unavarra.es.

Pasahitzik ez baduzu erregistratu hemen
Kontsultatu Erregistro gida
ERREGISTROA
Erregistraturik bazaude baina ez baduzu zure pasahitza gogoratzen hemen berreskura dezakezu Pasahitza berreskuratu
Pasahitza baldin baduzu egin aurreinskripzioa:
Kontsultatu Aurreinskripzio gida / Ikusi bideotutoriala
AURREINSKRIPZIOA

Unibertsitateen arteko programetako inskripzioa unibertsitate koordinatzailean egiten da; data eta prozedura kontsulta ezazu: Masterra Ondare Zuzenbide Pribatuan / Masterra Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketan / Ingurumen Nanoteknologia / Masterra Osasun Sustapenean eta Gizarte Garapenean 

3.a. Prestatu honako dokumentazioa

Aurkezteko epea:
       Aurreinskripziorako 1. epea: 2017ko maiatzaren 19ko 14:00ak arte
       Aurreinskripziorako 2. epea: 2017ko abuztuaren 14ko 14:00ak arte
       Aurreinskripziorako 3. epea: 2017ko irailaren 22ko 14:00ak arte

Dokumentazioa:

  • Fotokopia, NAN, AIZ edo pasaportearena.
  • Curriculum Vitae-a
  • Ziurtagiri akademikoa - fotokopia. NUPen ikasi ez baduzu
  • Masterra egiteko sarbidea ematen dizun unibertsitate titulua (fotokopia). NUPeko kidea ez bazara. Atzerriko titulua bada, ez dago homologatu ez legeztatu beharrik. Ez da onartuko atzerriko hizkuntza batean dagoen titulurik, itzulpen ofizialarekin batera aurkezten ez bada.
  • Masterreko baremazio orria hemen: Erizaintzako Zainketen KudeaketanOsasun Zientzietako Ikerketan eta Osasun Publikoan.
  • Irakasleen masterrean ikaspostu bat eskatu baduzu, izena emateko fitxa hau ere bete behar duzu eta atzerriko hizkuntza B1 mailan edo handiagoan menderatzen duzula egiaztatu behar duzu.

Dokumentazioa bitarteko hauen bidez aurkeztuko da:

  • Aurreinskripzioa egiteko online programan, "Gorde" pantailan, Dokumentu erantsiak botoiarekin.
  • Postaz edo norberak aurkeztuta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Graduondo Bulegoan. Arrosadiko campusa. 31006- Iruñea
  • Posta elektronikoaren bidez helbide honetara: posgrado@unavarra.es (Gaia: Aurreinskripziorako dokumentazioa)

4.a. Onartuen zerrendak