• ES
  • EU
  • EN


Tramiteak eta administrazio egutegia


Bestelako izapideak

Interesdunek aurkeztu behar dituzte eskaerak, edo, bestela, baimen inprimaki honen bidez behar bezala baimendutako pertsona batek ikaslearen NANaren fotokopiarekin batera, titulua hartzea salbu.

Tramite orokorrak
 
Ikasketa-ziurtagiria (espedientea)
Atzerrirako programak legeztatzeko ziurtagiria
Dokumentuak konpultsatzea
Irakasgai programa
Tituluak
Espedientearen lekualdaketa
GRADUA Hizkuntza gaitasuna
Iraupen Batzordea
Aipamen osagarriak NUPeko tituludunentzat
Aldi batez utzi diren ikasketak berriz hastea
Kredituen aitortza
Konpentsazioaren bidezko ebaluazioa
Graduko 5. eta 6. deialdietako epaimahaia

LEHEN ETA BIGARREN ZIKLOA

Iraungitzen ari diren ikasketak Graduetara egokitzea
Ikasketen Amaierako Proiektuaren Matrikula (IAP)
MASTERRA Iraupen Batzordea
Kredituen aitortza
Konpentsazioaren bidezko ebaluazioa

 

Atzerrirako programak legeztatzeko ziurtagiria

Unibertsitateko Erregistroan, Administrazio eraikinean, eskatu behar da ziurtagiria.

Prezioa: 31,22 euro. Administrazio eraikineko gradu bulegoetan ordainduko dira. Ordaintzeko erak

Ebazpena: Ikasleak dagokion ikastegi edo eskolan jaso beharko du ziurtagiria, telefonoz deitzen diotenean.

Epea: edozein unetan eska daiteke. 

 

 Dokumentuak konpultsatzea

NUPek berak emandako dokumentuak edo NUPen aurkeztu behar direnak bakarrik konpultsatzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hori dela-eta, jatorrizko titulua eta fotopopia bat aurkeztu behar dira Erregistro Orokorrean. Erregistroa administrazio eraikinean dago.

Astelehenetik ostiralera eskatuko da, 8:30etik 14:30era.

Prezioa: 12,22 euro. Ordaintzeko erak

 

Ikasketen Amaierako Proiektua (IAP)

Ikasleak bere ikasketetako gainerako irakasgaiak gaindituta edo geratzen zaizkionak IAParekin batera matrikulatzen dituenean egin ahalko da.

   Non: Gradu Bulegoetan (Administrazio eraikinean).
   Dokumentazioa: MECen beka eskaeraren eta familia ugariaren sinestamendua.
   Epea: edozein alditan, matrikula-epe orokorretik kanpo.
   Prezioa: Ebaluazioa: 171,42 € eta tutoretzaren matrikula, 40,90 €. Ordaintzeko erak

Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien GMET / Nekazaritza Ingeniarien GMET

Ikasketen amaierako lanaren defentsa egiteko 4 urteko epea dago titulazioko azken ikasmaila iraungitzen denetik.

 

Irakasgaien programa

Gainditutako irakasgaien programak behera kargatzeko daude ikasketak izeneko web-orrialdean, Gradu bakoitzean sartuta, Irakasgaien zerrenda izeneko atalean. Ondoren, Fakultateko edo Eskolako idazkaritzan zigilua jarriko dizute inprimatu dituzun programetako bakoitzean.

Aipamen osagarriak NUPeko tituludunentzat

Beren titulazioaren aipamen berri bat lortu nahi duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduatuek. NUPen bigarren aipamen bat egiteko aukerarik ez dute izango beste unibertsitateetako graduatuek.

Eskaerak antolatzeko irizpideak: ikasketa-espedienteren batezbestekoa.

Ikaspostu berri guztien % 5 da, Irakasletzan izan ezik. Titulazio horretan honela banatuko dira:  

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 13
Zuzenbidea 7
Ekonomia 5
Haur Hezkuntza 6*
Lehen Hezkuntza 9**
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza 4
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza 3
Industria Teknologietako Ingeniaritza 8
Informatika Ingeniaritza 5
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak 3
Soziologia Aplikatua 3

* Aipamenak Haur Hezkuntzako Irakasletzan: Pedagogia Terapeutikoa, ikaspostu 1; Gorputz Heziketa edo Musika, ikaspostu 1; frantsesa,  ikaspostu 1; ingelesa, 3 ikaspostu. Gainerako aipamenetan zenbat ikaspostu huts sortzen diren, hainbat ikaspostu gehiago eskainiko dira ingelesez, eta gehienez ere 6 ikaspostu.

**Aipamenak Lehen Hezkuntzako Irakasletzan: Pedagogia Terapeutikoa, Gorputz Heziketa, Musika eta frantsesa,  ikaspostu bana; ingelesa, 5 ikaspostu. Gainerako aipamenetan zenbat ikaspostu huts sortzen diren, hainbat ikaspostu gehiago eskainiko dira ingelesez, eta gehienez ere 9 ikaspostu.

1.- Eskaera: Administrazio eraikineko Erregistro Orokorrean eskatu behar dute 2018ko abuztuaren 1etik 16ra. Jendearentzako ordutegia 08:30tik 14:30era da.

2.- Onartuen zerrenda: Onartuen zerrenda (2018ko abuztuaren 29an)

3.- Matrikula: Ikasleei banaka jakinaraziko zaie.