• ES
  • EU
  • EN


Diploma de Especialización en Género


Partes de este texto:

Matrikula

MATRIKULA
Matrikula-epea 2019ko irailaren 26 eta 27an azken eguneko 14:00ak arte
Nola (Interneten bidez) E-posta bat bidaliz titulos.propios@unavarra.es helbidera, eta mezuan titulua, matrikulatu beharreko kredituak eta NANa jarrita.  
Prezioak
Matrikula aldatzeko epea Irailaren 17tik urriaren 11ra

Nola ordaindu behar da?

Matrikula egiteko unean ateratzen den abonu- edo ordainketa-agiriaren edo ordainagiriaren bidez. Nolanahi ere, kontu-zenbaki bat eman beharko da egon daitezkeen itzulketetarako.

Era berean, aukera duzu online ordainketa egiteko.

Ez da beharrezkoa ordainagiria unibertsitatean aurkeztea.

Ordainketa bakarra edo zatikatua

Ordainketa bakarra: banku hauetan egin beharko da, abonu-agirian adierazten den epean: Banco Santander, CaixaBank edo Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Laboral Kutxa.
Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula-zabalpena egiten denean edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa aldi bakar batean egin behar da.

Ordainketa zatikatua. Lau epemugatan egin beharko da:

  • 1. ordainketa = zenbatekoaren % 40, abonu-agirian ezarritako epean. Administrazio-prezioak eta eskola-asegurua lehen ordainketa horretan sartuko dira, oso-osorik.
  • 2., 3. eta 4. ordainketa = zenbatekoaren % 20.

Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.