A8/2019 Erabakia, NADOEko Zuzendaritza Batzordearena
Tutorekidetzan egitekoa den tesi bakoitzeko, hitzarmen bat sinatu beharko da.
Atzerriko zentroetako doktoretzako ikasleek, doktoretza-tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin tutorekidetzan egin nahi badute, NUPeko doktoretza-ikasketetan sar daitezkeela egiaztatu beharko dute (sartzeko betekizunak).
Txostena aldekoa bada, beren ikerlana garatzeko aukeratu duten doktoretza-programan onar ditzatela eskatu beharko dute (onartua izateko eskaera), baita tesia tutorekidetzan egiteko aukera ere (kotutoretza egiteko eskaera) (français) (english).
Batzorde Akademikoaren erabakia aldekoa bada, Doktoretza Eskolako Komite Iraunkorrak berrikusiko du. Komiteak ere berresten badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Teknikoari helaraziko zaio erabakia hitzarmen-proposamena balora dezan.
Hitzarmenaren eredua:
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) arteko mugaz gaindiko lankidetzari esker, bi unibertsitate horiek urtero deialdi bana argitaratzen dute tutorekidetza formatuko doktoratu aurreko laguntza baterako.