Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Zientziak

Doktoretza Industria Zientzietan eta Teknologietan

Aurkezpena


Tituluaren deskripzioa

Doktoretza programaren “Zientzia eta Teknologia Industrialak” (ZZ eta TI) izena ondorio zuzena da, batetik programa eusten duten ikerketa lerroetatik eta taldeetatik heldu dena, eta bestetik “Teknozientzia” kontzeptu modernotik. Zientzia eta Teknologia osotasun bakar bat da gaur egun.  Garapen teknologikoei esker egiten du aurrera Zientziak, eta, alderantziz, gelditzen ez diren Zientzien aurkikuntzei esker Teknologiak. Halatan, doktoretza programan parte hartzen duten zientifikoen (matematikarien, fisikarien eta kimikarien) eta teknologoen (informatikarien, arkitektoen eta ingeniarien) nahia da doktoretzako gure ikasleak prestatzea eta gai egitea XXI.  mendea eraikitzeko ezinbestekoak diren gaietan.

99/2011 EDaren 6. artikuluan finkatuak dauden legezko betebeharrak egiaztatzen dituzten ikasle espainiarrak edo atzerritarrak, ahal izanez gero Zientzietan (Matematikan, Fisikan edo Kimikan), Ingeniaritzan edo Arkitekturan prestakuntza dutenak, dira profil egokienen jabeak Zientzietan  eta Teknologia Industrialetan doktoretza programan sartzeko.

Sartzeko profilen aldakortasun bereziak eta programak duen bateratzeko izaerak posible egiten du eta mesedetzen du diziplinen arteko lana egin dezaten prestakuntza ezberdina duten ikasleek. Izangaiek aurretik duten prestakuntzaren arabera, Batzorde Akademikoak beretzat gordetzen du prestakuntza osagarri jakin batzuk egitea behartzeko eskubidea, ikasleen prestakuntza indartzeko zein den ere gehitzen den lerroa.

Doktoretza Programak zortzi ikerketa lerro dauzka: Eredu Matematikoak, Fisika, Kimika, Teknologia Energetikoak eta Kimika Industrialak, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Termikoa eta Mekanikoa, Ingeniaritza Aplikatua eta Konputazionala, Teknologia Informatikoak eta Hidrologia eta Egituren Analisia.

Ikerketa lerroetan 100 bat ikertzailek egiten dut lan eta sail hauetakoak dira: Zientziak, Ingeniaritza eta Estatistika, Informatika eta Matematika. Denen artean ederki aplikatzen dute “Teknozientziaren” filosofia, erdietsi beharreko helburua baita.

Nafarroako ehun industrial eta teknologikoa (energia eta jasangarritasuna, nanomaterialak, elikagaien kimika, materialak, produkzio industriala, mekatronika, osagaien eta ekipoen fabrikazioa) garatzeko estrategikotzat hartzen diren arlo askotako zentroan kokatzen da doktoretza programa. I+G+b arloan eta industrian ehun garrantzitsua du Nafarroak, eta punta-puntako enpresek ordezkatzen dute hori, zenbait sektoretakoak, hauetakoak esaterako: energia berriztagarriak (eolikoa, eguzkiaren termikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa), automozioa, makina erremintak, robotika, hotz produkzioa etab. Horrela, programaren barnean doktoretza tesia eginez ikasleak hartuko duen prestakuntzari esker eta garatuko dituen trebetasunei eta gaitasunei esker, aukera gehiago izanen du profil zientifiko eta teknologiko handiko lan merkatuan sartzeko.

Onarpena


Onartua izateko irizpideak

Irizpide hauek hartuko dira kontuan: 

  • Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoko kide batekin izangai bakoitzak izan behar duen elkarrizketa baloratuko da eta ikerketan ibilbide ezaguna duten kanpoko ikertzaileen gomendio gutunak ere bai (azkeneko balorazioaren % 20).
  • Izangaiaren curriculum vitaea (azkeneko balorazioaren % 80). Curriculum Vitaearen alderdi hauek baloratuko dira:
  • Izangaiari doktoretzan sarbidea eman dioten ikasketen egokitasuna, bere doktoretza tesiaren ikerketa objektuari begira (% 15)
  • Izangaiaren espediente akademikoa(k) (% 15)
  • Programarako sarbidea eman dion masterraren espedientea. (% 15)
  • Ikerkuntzan aurretik daukan esperientzia (% 10)
  • Aurretik izan dituen mugikortasuneko jarduerak (% 10)
  • Hizkuntza maila ingelesez eta, hala behar denean, espainieraz. (% 15)

Programan onartua izateko ikasleak gutxienez % 60 izan beharko du aurreko atalen balorazio osoan.  Eskaerak gehiago baldin badira matrikularako postuak baino, lehentasuna edukiko dute puntuazio handiena izan duten ikasleak.

Sartzeko profila

99/2011 EDaren 6. artikuluan finkatuak dauden legezko betebeharrak egiaztatzen dituzten ikasle espainiarrak edo atzerritarrak, ahal izanez gero Zientzietan (Matematikan, Fisikan edo Kimikan), Ingeniaritzan edo Arkitekturan prestakuntza dutenak, dira profil egokienen jabeak Zientzietan  eta Teknologia Industrialetan doktoretza programan sartzeko.

Izangaiak hautatzeko kontsiderazio akademiko hauek hartuko dira kontuan:

  • Jakin-nahi intelektuala eta motibazioa izangai bakoitzak doktoretza tesia egiteko duen jakintza arloan.
  • Bakoitzaren espezialialitatean den bibliografia nabarmenaren ebaluazio kritikoa egiteko gaitasuna.
  • Trebetasuna pentsamendu kritikoa, logikoa eta sormenezkoa aplikatzeko lanean.
  • Ekimena eta motibazioa bikaintasuna bilatzeko.
  • Ingelesezko ezagupen aurreratua (onartua izatean behar den maila ez badu, programan zehar iritsi beharko du. NUPek badu Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegi bat ikasleentzat).
  • Prestakuntza koherentea eskatu duen ikerketa lerroarekin. Batzorde Akademikoak balioetsiko du egokia den izangaiak egina duen gradua eta sarbidearen baldintzak betetzeko duen master programaren egokitasuna.
Hauek dira ikerketa lerro bakoitzeko gomendatzen diren sartzeko profilak:
Sartzeko profil gomendatua Zein ikasketatik heldu den ikaslea
Graduko ikasketak Master ikasketak
Zientziak ·    Matematika ·    Kimika Jasangarria
·    Fisika ·    Elikagaien Industriako Teknologia eta Kalitatea
·    Kimika ·    Bioteknologia
·    Ingurumen Zientziak ·    Koloideen eta interfazeen Zientzia eta Teknologia
·    Estatistika ·    Fisika eta Matematika
·    Elikagaien Zientzia eta Teknologia ·    Kimika Sintetikoa eta Industriala
  ·    Lurzoruen eta Uren Kudeaketa
Matematika eta Konputazio Ingeniaritza ·    Matematika ·    Matematikako Ikerketarako Sarrera
·    Matematika ereduak ·    Teknologia Informatikoak
·    Estatistika eta Konputazioa ·    Modelizazio Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa
·    Teknologia Informatikoak ·    Softwarearen Garapena
·    Ingeniaritza Informatikoa eta Matematikoa ·    Konputagailuak eta Sareak
·    Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, kontrola eta automatizazioa), ·    Kutsadura Akustikoa
·    Fisika  
Materialen Zientzia eta Ingeniaritza ·    Zientziak (kimikoak, fisikoak) ·    Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza
·    Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, energetika), ·   Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS materialen zientziako eta ingeniaritzako irakasgai aurreratuetan)
·    Ingeniaritza Zibila.  
·    Arkitektura  
Ingeniaritza Mekanikoa ·    Industria Ingeniaritza (arloak: mekanika, industria teknologiak, materialak, elektronika industriala, energetika), ·    Ingeniaritza Mekanikoa, Aplikatua eta Konputazionala
·    Ingeniaritza Zibila ·    Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingeniaritza mekanikoko irakasgai aurreratuetan).
·    Arkitektura  
·    Fisika .
Ingurumen Ingeniaritza ·    Industria Ingeniaritza (arloak: energetika, kimika, industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, kontrola eta automatizazioa), ·    Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingurumen ingeniaritzako irakasgai aurreratuetan).
·    Zientziak (kimikoak, fisikoak, biologia, biokimika) ·    Lurzoruen eta Uren Kudeaketa
Ingeniaritza Biomedikoa ·    Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala), ·    Ingeniaritza Biomedikoa
·    Biologia, ·    Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingeniaritza biomedikoko irakasgai aurreratuetan)
·    Biokimika,  
·    Farmazia,  
·    Medikuntza  
·    Kimika  
·    Fisika  
IIngeniaritza  eta Arkitektura ·    Ingeniaritza Biomedikoa, ·    Ingeniaritza Biomedikoa
·    Ingurumen Ingeniaritza ·    Egituren kalkulua
·    Arkitektura ·    Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza
·    Ingeniaritza Zibila ·    Industria Ingeniaritza
·    Eraikuntzaren Ingeniaritza ·    Ingeniaritza Mekanikoa, Aplikatua eta Konputazionala
·    Ingeniaritza Kimikoa ·    Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa
  ·    Laneko Arriskuak
  ·    Proiektuen Zuzendaritza
  ·    Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza

 

 

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


IKERKETAREN LERROAK

Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.

PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK

Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.

DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.

(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

" Zientzia eta Teknologia Industrialak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

2018/2019

Ikus ezazu esteka honetan:

 

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak         


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik

Ebaluazioa

Txostena

2013/09/26

Egiaztapena

Egiaztatzeko txostena

2018/03/28

Jarraipena

1 zenbakidun jarraipen txostena

2018/11/06

Aldaketa

1 zenbakidun aldaketa txostena

2019/10/15

Akreditazioa

Akreditazioa berritzeko txostena


Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

El NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.