Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaietan

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaietan

Aurkezpena


Nekazaritza Elikagaien Doktoretza Programa talde hauentzat dago prestatua: nekazaritza ingeniaritzan, ingurumen ingeniaritzan, elikagaien ingeniaritzan, nekazaritzako eta ingurumeneko zientzietan, elikagaien teknologian, geografian, biologian, kimikan, farmazian, nutrizioan eta dietetikan, lurreko zientzietan edo ingeniaritzan prestakuntza duten ikasleentzat eta profesionalentzat, edo urei, lurrei eta herrialdeari, zientziari, teknologiari eta elikagaien ingeniaritzari buruzko jakintza eman dieten beste titulazio batzuk egin dituztenentzat.

Doktoretza Programak hiru ikerketa lerro dauzka:

  1. Landa Ingurunearen Ingeniaritza
  2. Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza
  3. Elikagaiak: Kalitatea, Jasangarritasuna eta Osasuna

NUPen ematen diren masterrak ikasketa hauetan sartzeko prestakuntza egokia ematen dutenak:

  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan
  • Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
  • Unibertsitate Masterra Agrobioteknologian
  • Unibertsitate Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan
  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologian eta Kalitatean

Onarpena


Onartua izateko irizpideak 

Interesa duten ikasleek behar den epean bidali beharko dute onartua izateko eskaera, eta bakoitzak bere eskaerarekin batera bere curriculuma, espediente akademikoa, bere prestakuntza gehigarriari dagozkion sinestamenduak, hizkuntzetan duen maila eta, baldin badu, lan esperientzia.

Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko ditu onarpenak, alderdi hauei begira:

Izangaiaren espedientea (% 60).

Espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko eta bai masterreko tituluen kalifikazioak.

Izangaiaren CVa (% 30)

Izangaiaren CVan alderdi hauek balioetsiko dira:

  • Argitalpenak ( % 10) (erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin): % 2,5 SCI indizearen lehenbiziko kuartilean dagoen argitalpen bakoitzeko, % 1,5 SCI indizearen gainerakoan dagoen argitalpen bakoitzeko,, % 1 liburu kapitulu bakoitzeko eta % 0,5 argitalpen bakoitzeko SCI indizean ez dauden aldizkarietan.
  • Komunikazioak kongresuetan ( % 5) (erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin): % 1 nazioarteko kongresu batean egin den komunikazio bakoitzeko eta % 0,5 kongresu nazional batean egin den komunikazio bakoitzeko.
  • Prestakuntza ikastaroak, erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin (% 10). Doktoretza programaren gaiekin erlazioa duen ikastaroaren saio bakoitzera joateak, 6 ECTS (edo iraupen baliokide) bakoitzeko, % 2,5 balioko du edo, bestela, dagokion parte proportzionalean baioetsiko da ikastaroaren iraupenaren arabera.
  • Izangaiak alegatzen diten beste merezimendu batzuk (% 5). Beste merezimendu batzuk ere hartuko dira kontuan, hala nola, aurretiko esperientzia ikerketan, sariak, analisirako teknika aurreratuak menderatzea, lehiaketetarako deialdien bidez izangaiak erdietsi dituen bekak edo berak alegatzen duen beste edozein merezimendu, Batzorde Akademikoak doktoretza garatzeko garrantzizkotzat jotzen badu.
  • Ingelesezko maila akreditatua (% 10)

Ingeles mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) arabera baloratuko dira. A2 maila % 4; B1 maila % 6;  B2 maila % 8; C1 maila % 10.

  Doktoretze Programako ikasleen sartzeko profila eta behar dituzten prestakuntza osagarriak

Sartzeko profila

Osagarriak

1. profila (gomendatua), A2 mailako edo A2 mailatik goragoko hizkuntza gaitasunarekin gaztelaniaz edo ingelesez

Ezein ez

1. profila (gomendatua) A2 mailatik beheragoko hizkuntza gaitasunarekin gaztelaniaz edo ingelesez

NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko

2. profila

9 kreditu hautatzeko Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan edo Nekazaritzako Elikagaien Industrien Teknologiko eta Kalitateko Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan. NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko (A2 mailatik beheragoko maila edukiz gero gaztelaniaz edo ingelesez.

3. profila

15 kreditu hautatzeko Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan edo Nekazaritzako Elikagaien Industrien Teknologiko eta Kalitateko Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan. NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko (A2 mailatik beheragoko maila edukiz gero gaztelaniaz edo ingelesez. CSV: 31

 

 

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

TPrestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


IKERKETAREN LERROAK

Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.

PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK

Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.

DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.

(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

"Nekazaritzako Elikagaien" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

2018/2019

Ikus ezazu esteka honetan:

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak        


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa         

Ondorioak noiztik

Ebaluazioa

Txostena

2013/12/11

Egiaztapena

Egiaztatzeko txostena

2018/03/28

Jarraipena

1 zenbakidun jarraipen txostena

2018/11/06

Aldaketa

1 zenbakidun aldaketa txostena

2019/10/15

Akreditazioa

Akreditazioa berritzeko txostena

Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.