Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetan

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetan

Aurkezpena


Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpenerako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetako Doktoretza Programaren helburua da jakintza zientifikoa eta teknikoa sortzea nekazaritzako elikagaien sistema lehiakorrak, efizienteak eta jasangarriak ezartzen laguntzeko, bai gizarterako eta bai ingurumenerako.

Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea eta Lleidako Unibertsitatea dira unibertsitatearteko programa honetan parte hartzen dutenak. Lleidako Unibertsitatea da koordinatzailea. Lau unibertsitate hauetako edozeinetan matrikulatzeko aukera dute ikasleek. 

Batzorde akademikoa


CNekazaritzako Elikagaien Ekoizpenerako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoaren kideak 

  • Programaren koordinatzailea - Carlos Cantero Martínez (carlos.cantero@udl.cat)
  • Batzorde Akademikoko idazkaria - M. Elena González Fandos (elena.gonzalez@unirioja.es)

Batzordekideen zerrenda unibertsitatearen arabera

Errioxako Unibertsitatea

  • M. Elena González Fandos (elena.gonzalez@unirioja.es)
  • Vicente Santiago Marco Mancebón (vicente.marco@unirioja.es)

Lleidako Unibertsitatea

  • Carlos Cantero Martínez (carlos.cantero@udl.cat)
  • Gabriel de la Fuente Oliver (gabriel.delafuente@udl.cat)

Zaragozako Unibertsitatea

  • Jorge Álvaro Fuentes (jorgeaf@eead.csic.es)
  • Susana Lorán Ayala (sloran@unizar.es)

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

  • M. Remedios Marín Arroyo (remedios.marin@unavarra.es)
  • José Antonio Mendizábal Aizpuru (jamendi@unavarra.es)

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Nekazaritzako elikagaien hiru esparru handien inguruan antolatzen da doktoretza programa hau, lehenbiziko ekoizpenetik hasi eta eraldakuntzaraino: Landare Ekoizpena, Animalia Ekoizpena eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Denak intentsifikazio jasangarriaren ikuspegitik hartzen dira, eta diziplina arteko edo askotariko jarduerak indartzeko asmoarekin. Zortzi ikerketa taldek garatzen dituzte hemen jarraian dauden ikerketa lerroak, eta talde horietan Campus Iberuseko lau unibertsitateetako eta laguntza ematen duten lau ikerketa erakundetako 90 doktorek baino gehiagok hartzen dute parte.


Ikerketa lerroak

Landare Ekoizpena

LE.1 Errendimenduaren eta kalitatearen oinarri molekularrak, genetikoak eta fisiologikoak

LE.2 Lurzoruak, ura eta ingurumena

LE.3 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa

Animalia Ekoizpena

AE 1 Nutrizioa eta elikadura

AE.2 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa

Elikagaien Zientzia eta Teknologia

EZT 1 Produktuen eta prozesuen hobekuntza, optimizazioa eta garapena

EZT 2 Elikagaien segurtasuna eta kalitatea

EZT 3 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa

Irakasleak

Hona hemen jarraian zein diren programaren ikerketa lerro bakoitzarekin lotura duten ikertzaileak

Ikusi ikertzaileak duten lerroaren arabera

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


DOKTORETZA PROGRAMAREN KALITATEA ETA SINESTAMENDUAK

Doktoretza Programaren memoria 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak

 

Araudia


Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza egiteko Arautegia

Ikusi esteka hau