Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Kimika Sintetikoan eta Industrialean

Doktoretza Kimika Sintetikoan eta Industrialean

Aurkezpena


Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011 ED
Izen laburra: Kimika Sintetikoa eta Industriala 
Izen espezifikoa: 5600937 Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Doktoretza Programa Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED 1 kodea: Kimika
ISCED 2 kodea: Prozesu kimikoak
Euskal Herriko Unibertsitatea 
Kodea: 48012838 
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Kodea: 31007756 
Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala
Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 5600980 

Kimikak konfiguratzen du gure ingurune hurbilena. Petrolioa edo gas naturala bezalako energia iturri ohikoenak, zein materialez dauden eginak, egunero erabiltzen ditugun objektuak, osasun maila zuzenean hobetzeko lagungarriak diren sendagaiak, uztak gordetzeko modua ematen duten pestizidak eta abarrak produktu kimikoetan daude oinarrituak. Bizitzeko itxaropenaren eta kalitatearen hobekuntza ikusgarria eta aurrerapen zientifikoak erabat daude erlazionatuak elkarrekin. Aurrerapen horiek parte batean Kimikaren garapenetik heldu dira oro har eta Sintesi Kimikoaren garapenetik bereziki. Beste alde batetik, Industria Kimikoa da balio erantsi handiena sortzen duena Europan gaur egun eta munduko lidertzat har daitekeena; izan ere, Europakoak dira munduan aurrenak diren hamar konpainiatatik sei. Testuinguru horretan du esparrua Kimika Sintetikoko Doktoretza Programak, zeinak adituak prestatzen baititu metodologia sintetikoan, gai izanen direnak lehengaiak eta/edo fine chemicals izenekoak prestatzeko, determinazio estrukturala egiteko eta bereizketarako eta arazketarako teknikak aplikatzeko, gero ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan eta berdin enpresa sektorean lan egiteko.

Hortaz, zenbait esparruetatik dator prestakuntza horren eskaria.

  • Aurrena industria kimikoak eskatzen ditu zuzenean profesional oso kualifikatuak, gai direnak orain dauden edo garatzen ari diren printzipioak, teknikak eta metodologiak erabiltzeko enpresaren ohiko zereginetarako.
  • Bigarrenez, beharra dago Kimika Sintetikoan oinarri bikaina duten ikertzaile gazteak ikerkuntzara gehitzeko, gai izanen baitira gero eta efizienteagoak diren eta ingurumenarekin kontu handiagoa duten prozesu, teknika eta metodologia berrien garapenak ekartzen dituen erronkei aurre egiteko.
  • Azkenik ez da gutxiestekoa beste behar bat, hau da, geroko prestatzaileak prestatzearena.

Programak ez du prestakuntza aldi erregulatu bat eta ez da ezartzen iraupen finko bat, baina ikerketa aldia 3-5 urtekoa izanen dela kalkulatzen da, zeinetan ikastaroak eta mintegiak ere egiteko aukera izanen baita.

Programa honek Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasunerako Aipamena du, UNIBERTSITATEARTEKOA da, eta sarbide zuzena dute Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Unibertsitate Masterra egin dutenek eta “Onarpen” atalean dauden betebeharrak betetzen dituztenek.

Batzorde akademikoa


García Castillo, Jesús María (Koordinatzailea)

Onarpena


Europako Goi Hezkuntzako Esparrura egokitu den egitura berrian graduko eta masterreko unibertsitate ikasketetan gutxienez 300 ECTS kreditu egin ondoren izaten da sarbidea Doktoretzara. Horrenbestez, izangaiak egin duen graduaren edo masterraren arabera, Doktoretzaren Batzorde Akademikoak zilegi du zenbait irakasgai, ikastaro, mintegi eta abar egiteko eskatzea, programan tesia egin nahi duten ikasleek duten prestakuntza osatzeko.

Matrikulatu aurretik izan behar den informazioa eta orientabiderako sistemak

Doktoretza Programari buruzko informazioa EHUk eta NUPek jendaurrean jartzen duten eta webgunearen, egunkarien, CDen, irakaskuntza giden eta abarren bidez informazio publiko instituzionalaren parte da. Horrez gain Programak badu bere webgunea, non informazio gehiago ematen baita, eta liburuki esplikatzaileak egiten dira ere bai.

Doktoregaiak onartzeko eta hautatzeko irizpideak

Programaren Batzorde Akademikoa izanen da Koordinazio Akademikorako Organoa Doktoretzarako. Oro har, doktoretza ikasketetara sartzeko, unibertsitateko ikasketak antolatzeko 1393/2007 E.D.an xedatua aplikatuko da, eta Doktoretza Ikasketak Prestatzeko eta Onesteko Prozedurari buruzko Araudian eta Doktoretza Kudeatzeko Araudian xedatua ere bai. Bi araudi horiek EHUk Gobernu Kontseiluan onetsi zituen eta NUPek Graduondoko Esparru Arautegiaren bidez.

Programan onartua izateko, halaber, doktore batek ados egon beharko du tesiaren zuzendari lanak hartzeko, sail arduradunak baimena eman beharko du eta doktoretza kudeatzeko arautegiak sartzeko dituen aginduak bete beharko dira.

Doktoretzaren Batzorde Akademikoak zilegi du zenbait irakasgai, ikastaro, mintegi eta abar egiteko eskatzea, Doktoretza Programa honetara sarbide zuzena ematen duen Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterra egin ez duten ikasleen prestakuntza osatzeko.

Hona hemen hirugarren zikloan, Doktoretzan, sartzeko eskatzen den profila:

Izangaiak elkarrekin erlazioa duten gaitasun orokor eta espezifiko batzuk eduki behar ditu, hala nola:

  • Kimikaren alorra maila aurreratuan ongi menderatzea, eta azkeneko teoriak, interpretazioak, metodoak eta teknikak zein diren ezagutzea.
  • Gai izatea jarraipena egiteko eta modu kritikoan interpretatzeko Kimikaren teorian eta praktikan egin diren azkeneko aurrerapenak, bai eta kideko alor multidiziplinarioak.
  • Ikerketa independentearen tekniketan gaitasun nahikoa izatea eta emaitzak maila aurreratuan interpretatzeko gai izatea.
  • Bere diziplinaren kanonen barnean ekarpen original bat egiteko gai izatea.
  • Kimikako irakasgai bat edo ohiko zientzietako edo goraka doazen zientzietako irakasgai bat modu autonomoan estudiatzeko eta ikasteko trebetasunak.
  • Originaltasuna eta sormena erakustea Kimikaren eta kideko diziplinen erabileran.
  • Gaitasunak, trebetasunak eta iaiotasunak edukitzea Doktoretzako Ikerketa Lerro batean sarbidea emateko modukoak.

Sarbiderako baldintzak edo proba bereziak

Doktoretzaren Batzorde Akademikoak zilegi du izangaiari, bere curriculum vitaea aztertu eta elkarrizketa pertsonala egin ondoren, zenbait irakasgai, ikastaro, mintegi eta abar egiteko eskatzea, Doktoretza Programa honetara sarbide zuzena ematen duen Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterra egin ez duen ikaslea bada eta bere prestakuntza osatzeko.

Batzorde Akademikoak hala eskatzen badio, ikaslea zein ikerketa lerrotan sartu nahi duen, ikerketa lerro horretako irakasle arduradunak txosten lotesle bat eginen du irizpide hori betetzeari buruz. Txosten hori aldekoa bada, programan onartuko dute ikaslea.

Matrikula egin duten ikasleentzako laguntza sistemak eta orientabidea

Doktoretza Programak tutore pertsonalizatu bana esleituko dio ikasle bakoitzari Doktoretzan zehar laguntzeko eta orientabide ekonomikoa emateko.

EHUn edo NUPen matrikula egin duten ikasle guztiek dute ikasle txartel pertsonalizatu bana, pasahitza pribatua duena, zeinak modua ematen baitie modu pertsonalean, webgunearen bidez eta denbora errealean informazioa eskuratzeko bakoitzaren egoera akademikoari buruz. Horrez gain eta errektoreordetza arduradunaren bidez, ikasle orok du modua bere egoera akademikoari buruzko ziurtagiri ofizialak eskuratzeko.

EHUk eta NUPek badute Laneratzeko Zerbitzu bana eta Enplegu Zerbitzu bana ikasleari, ikasketak bukatzen dituenean, lanbidearen munduan sartzeko aholkuak emateko.

Webgunean daude ikusgai aurreinskripziorako epeak eta tramiteak, bekak eta dirulaguntzak: Doktoretza

Informazio bulego honetara bidaliko dira zalantzak edo galderak:

Masterreko eta Doktoretzako Atala, II. ikasgelategia, Bizkaiko campusa, Leioa (Bizkaia): matrikulekin, ikasketa espedienteekin eta doktoretza tesiekin erlazioa duten kontsultak egiteko.

Helbide elektronikoa: doctorado@lg.ehu.es

Telefonoak: 94-6013032 eta 94-6013033.

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Ikerketa lerroak eta taldeak

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

 

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Verificación, Seguimiento y acreditación

Fecha de efectos Evaluación Informe
2014/02/10 Egiaztapena Egiaztatzeko txostena
     

Memoria egiaztatua
Aneca ebaluazioaren txostena
Unibertsitateen Kontseiluaren txostena
Tituluaren argitalpena BOEn
Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa


Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Programaren adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.