Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Zientziak > Doktoretza Ingurumen Agrobiologian
Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011ED
Izen laburra: Ingurumen Agrobiologia
Izen espezifikoa: 5600937 Ingurumen Agrobiologiako Doktoretza Programa Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED 1 kodea: Biologia eta Biokimika
ISCED 2 kodea: Ingurumenaren Zientziak
Euskal Herriko Unibertsitatea 48012838
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 31009315
Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala
Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 5600937
Doktoretza honi Kalitate Aipamena eman dio Hezkuntza Ministerioak UNIBERTSITATEARTEKOA da, hau da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa eta zuzenean sartzen dira Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian egin dutenek.
Oro har, doktoretza ikasketetara sartzeko, unibertsitateko ikasketak antolatzeko 99/2011 E.D.an xedatua aplikatuko da, eta Doktoretza Ikasketak Prestatzeko eta Onesteko Prozedurari buruzko Araudian eta Doktoretza Kudeatzeko Araudian xedatua ere bai. Gobernu Kontseiluak onetsi zituen bi araudi horiek.
B2 ingeles maila Ziurtagiri hori ez duen ikasleak doktoretza tesia aurkeztu baino lehenago egiaztatu beharko du baduela. Doktoretza programaren unibertsitateen arteko batzorde akademikoak ebaluatuko du izangaiaren prestakuntza eta egiaztatuko du baduela programak eskatzen duen profila.
1. Masterrak eman dion prestakuntzaren egokitzapena. 40 puntu
2. Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko ikasketen espediente akademikoak. 25 puntu
3. Prestakuntza gehigarria Agrobioteknologiaren esparruan: 10 puntu.
4. Tekniken erabilera gehigarria Agrobioteknologiaren esparruan: 10 puntu.
5. Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntu.
6. Beste merezimendu batzuk. 5 puntu. Eskatzen denaz harago hizkuntzak ezagutzea balioetsiko da, estatistikako aplikazioak erabiltzen jakitea etab.
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
2014 /02/26 | Egiaztapena | Egiaztatzeko txostena |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Programaren adierazleak
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.