Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak > Doktoretza Ekonomian, Enpresan eta Zuzenbidean
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUPen) Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea Doktoretza Programa, zeinaren Memoria 2013ko uztailean egiaztatu baitzuten, proposamen batetik sortu zen: doktoretza titulu bat sortzea elkarrekin Ekonomiako, Enpresen Kudeaketako eta Zuzenbideko sailek. Ekonomian, Enpresen Kudeaketan eta Antolamenduan edo Zuzenbide Pribatuan edo Publikoan prestakuntza daukatenentzat da programa hau batez ere. Jakintza arlo horietatik heldu ez diren izangaiei egin dituzten ikasketen egokitasuna baloratuko zaie, eta prestakuntza osagarri espezifikoak egiteko beharra izanen dute.
José Alberto Bayo Moriones (Koordinatzailea)
Barber Burusco, Soledad (Kalitatearen arduraduna)
NUPeko Gobernu Kontseiluak onetsi zituen doktoretzako arauetan azaltzen da funtsezko garrantzia duela izangaiak ongi hautatzea asko eskatzen duen honelako prestakuntza programa batean sartzeko:
Eskaera jaso ondoren, Batzorde Akademikoak hautaketarako izangai bakoitza baloratuko du objetibotasunaren, alderdikeriarik ezaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei jarraituz. Curriculum Vitaearen alderdi hauek baloratuko zaizkio izangaiari:
Programan onartua izateko ikasleak gutxienez % 60 izan beharko du aurreko atalen balorazio osoan. Eskaerak gehiago baldin badira eskaintzen diren matrikularako postuak baino, lehentasuna edukiko dute puntuazio handiena izan duten ikasleak.
Onartua izateak ez ditu ezein kasutan aldatuko interesdunak aurretik daukan tituluari dagozkion ondorio akademikoak edo, baldin baditu, ondorio profesionalak, ez eta tituluaren aitorpena ere, Doktoretza ikasketak egiteko ez bada.
Programaren Batzorde Akademikoari dagokio prestakuntza osagarri espezifikoak ezartzea ikasleak duen prestakuntzaren arabera. Izangai bakoitzak duen prestakuntza espezifikoaren arabera zehaztuko da zenbat kreditu egin behar dituen, eta 15 ECTS izanen dira gehienez
(*) Unibertsitate Masterra Konputazio Tekniketan Ekonomian iraungia dago 2013/14 ikasturtetik.
Doktoretza Programan sartzeko hizkuntzak espainiera eta ingelesa dira eta eskatzen den maila B1.
Doktoretza Programa integratzailea denez, sartzeko profiletan nolabaiteko barietatea egonen dela espero da. Hala ere, profil horietako asko NUPeko Ekonomiako, Enpresen Kudeaketako, Zuzenbide Pribatuko eta Zuzenbide Publikoko sailek ematen dituzten unibertsitate masterrei egokituko zaizkie, eta horrenbestez ez da espero prestakuntza osagarrien eskakizuna izanen duten eskatzaile asko. Nolanahi ere, Batzorde Akademikoa izanen da edukiak zehaztu behar dituena kasu bakoitzean, eta baliteke aipatu master ofizialen eskaintza akademikoarekin betetzea.
NUPeko arau testuarekin eta NADOEren Barne Eraentzako Arautegiarekin bat eginez, Programaren Batzorde Akademikoari dagokio prestakuntza osagarri espezifikoak ezartzea ikasleak duen prestakuntzaren arabera. Izangai bakoitzak duen prestakuntza espezifikoaren arabera zehaztuko da zenbat kreditu egin behar dituen, eta 15 ECTS izanen dira gehienez.
Prestakuntza osagarri espezifiko horiek, esan bezala, oinarri indibidualarekin diseinatuko dira, eta ikasle bakoitzaren beharrei eta gabetasunei egokituko zaizkie, Doktoretza Programa honen kidekoa den NUPeko graduondoko eskaintza ofizialeko irakasgai espezifiko batzuk egiteko eskakizuna edukiko dute.
Ikerketa kredituak egin beharko dituzte nahitaez gutxienez 300 ECTS kreditu dituen titulu batekin Programan sartu diren ikasleek, titulu horretako ikasketa planean ikerketa krediturik izan ez badute.
Beren prestakuntza osatzeaz gainera, garrantzizkotzat hartzen da doktoregaiak jakitea zein diren Doktoretza Programarekin lotura duten ikerketa lerroak. Prestakuntzarako osagarri horiek osatu egin behar dira Doktoretzako lehenbiziko urtean (doktoregaia onartu zuten ikasturtean), doktoregaiari egiten zaion lehenbiziko ebaluazioan eginak dituela frogatu ahal izateko. Burutzeko urtebete baino gehiago behar duten prestakuntza osagarrien eskakizuna duten Doktoretza Programan sartzeko eskaerak ez dira onartuko.
Jakintza maila minimo bat bermatuko diete izangaiei osagarri horiek.
Taula honek definitzen ditu prestakuntza osagarriak eskatzaileak sartzeko duen profilaren arabera. Batzorde Akademikoak zehaztuko ditu edukiak bakoitzaren kasurako..
SARTZEKO PROFILA | OSAGARRIAK |
Unibertsitateko masterrak Ekonomian, Enpresan eta Zuzenbidean eta nazioko edo nazioarteko beste unibertsitate batzuetako baliokideak. | Ezein ez |
Beste master batzuk | NUPeko master ofizialen eskaintza akademikoko irakasgaiak |
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbide" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Tras defensa de la tesis:
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik |
Ebaluazioa |
Txostena |
2013/09/26 |
Egiaztapena |
|
2018/03/28 |
Jarraipena |
|
2018/11/06 |
Aldaketa |
|
2019/10/15 |
Akreditazioa |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.