Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Arteak eta Giza Zientziak > Doktoretza Giza eta Gizarte Zientzietan
Bi ikerketa taldek eratzen dute Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programa
eta Giza eta Gizarte Zientzietako alor jakin batzuetan ikertzen dute.
Irakasle-ikertzaileak dira talde horietako aktiboak eta bi taldetan daude banatuak:
Uribe Oyarbide, José María (Koordinatzailea eta Kalitatezko arduraduna)
Lorenzo de Reizábal, María Aranzazu
Sarbidea izateko profila Nafarroako Unibertsitate Publikoan dauden unibertsitate master hauek emanen dute:
Sarbidea emanen dute, halaber, Espainiako beste unibertsitate batzuetan ematen diren izen baliokidea eta eduki parekagarriak dituzten bestelako master batzuk, gaitasuna ematen baitute doktoretza tesi bat garatzeko. Horrez gain ikasleek gaitasun hauek hartu behar izan dituzte beren prestakuntzan:
Hizkuntzak jakiteari dagokionez, B1 mailako ziurtagiri bat edukitzea.
Nolanahi ere, lerro parekagarrien profil gehigarriak ere definitzen dira, eta profil horiek dituztenek prestakuntza osagarriak beharko dituzte.
Sartzeko 2. profila:
Geografia eta Historia arloan, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika arloan eta Psikologia eta Pedagogia arloan tesia egin nahi duten izangaientzako profila, beste giza zientzia batzuetako masterretatik heldu direnak, master horietan 300 kreditu bederen egin badituzte ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDan proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Sei kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.
Sartzeko 3. profila:
Giza Zientzien arloan tesi bat egin nahi duten izangaien profila da, giza zientzietako masterretatik heldu badira, master horietan 300 kreditu bederen egin badituzte ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDan proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Bederatzi kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.
Sartzeko 4. profila:
Beste Gizarte Zientzia batzuetatik (Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea) heldu diren izangaien profila da, tesi bat egin nahi badute Soziologiaren, Gizarte Lanaren, Giza Zientzien, Musikologiaren edo Musika Hezkuntzaren arloan, 300 kreditu bederen egin badituzte arlo horietako ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDn proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Hamabost kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.
Beste Giza Zientzia batzuetatik heldu diren izangaien profila da, tesi bat egin nahi badute Musikologiaren edo Musika Hezkuntzaren arloan, 300 kreditu bederen egin badituzte arlo horietako ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDn proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Hamabost kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.
Onartuak izateko irizpideak:
Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko ditu onarpenak, alderdi hauei begira:
Espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko eta bai masterreko tituluen kalifikazioak.
Izangaiaren CVan alderdi hauek baloratuko dira:
Ezgaitasunen batengatik hezkuntza behar espezifikoak dituzten ikasleentzat zenbait sistema eta prozedura ezarriko da laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu egokiekin. Curriculumetan egokitzapen, ibilbide edo ikasketa alternatiboak egiteko beharra ere ebaluatuko da sistema eta prozedura horietan.
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Giza eta Gizarte Zientziak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
2014/04/24 | Egiaztapena | Egiaztatzeko txostena |
2018/12/13 | Jarraipena | 1 zenbakidun jarraipen txostena |
2021/03/11 | Akreditazioa | Akreditazioa berritzeko txostena |
Kalitatea bermatzeko sistema
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Programaren adierazleak
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.