News
Events and day conferences
Date: May 13, 2025 9:30 AM
Jornada Cátedra APRENDER-IKASI, Instituto I-COMMUNITAS y Federación Navarra de Ikastolas: EUSKARA ARDATZ DUEN IRAKASKUNTZAK NAFARROAN DITUEN ERRONKAK (Jarduera euskaraz izango da / La jornada será íntegramente en euskera)
Jarduera 2025eko maiatzaren 13an izango da, 09:30etik 14:00etara. Nicolás García de los Salmones aretoan. Los Olivos eraikina, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Edukiera arrazoiengatik, izena eman behar da
Erresuma
Euskara biziberritzeko prozesuan, hezkuntzak funtsezko zeregina du, eta Nafarroan, testuinguru soziolinguistiko anitzean, erronka bereziak ditugu euskal hiztun osoak hezteko. Jardunaldi honetan NUPeko Ikasi Katedra (I-Communitas Institutoa) eta NIEren eskutik, hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat eskaini nahi dugu, non hizkuntza gaitasuna eta kulturarekiko atxikimendua, gurasoen inplikazioa eta ikastolen ekarpena izango diren ardatz nagusiak.
Egitarauan bi aditu izango ditugu hizlari: Jon Sarasua Maritxalarrek hiztun osoagoen kontzeptua landuko du, eta Paula Kasares Corralesek haurrak euskaldun hazteko gurasoen rolaren garrantzia aztertuko du. Ondoren, Nafarroako ikastolek zeregin horretan egiten diharduten lana gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu