Edukiak:
• EKHaren oinarrizko hiztegia. Bereziki, eskola-testuinguruarekin, familiarekin, oinarrizko errutinekin... lotutakoak.
• Galdera itxiak eta irekiak: galdetzeko partikulak eta egitura.
• Zenbatzaile ordinalak eta kardinalak.
• Sailkatzaileak EKHan.
• Hitzik gabeko komunikazioa eta adierazteko trebetasunak.
Eduki horiek hasierako proposamen malgu bat dira, eta, beraz, profesionalen kolektiboak adierazitako beharren arabera alda daitezke.
Komunikazio-metodologiaren eta hizkuntza-murgilketako sistemaren konbinazio bat erabiltzen dugu, ikasleen ezaugarrietara egokitua, honako hauek uztarturik:
- Keinu ariketak, keinu bidezko adierazpena eta ulermena garatzeko.
- Keinu bidezko rol-jokoak.
- Gorputz-adierazpeneko ariketak.