Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actuarte

NUP-eko orkresta

  • Doakoa

Irakasleak

Igor Sáenz Abárzuza

Musikako goi mailako ikasketak ditut Biolontxelo Espezialitatean eta Pedagogian (Biolontxeloaren Pedagogiako Aukera); Musika Gaitasunen Garapeneko Unibertsitate Masterra NUPen; eta Biolontxelo Historikoko Graduondokoa Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC) Brunot Concset eta Emmanuel Balssarekin. NUPen egin dut doktoretza, eta hau da nire tesiaren izenburua: “Pau Casals y el uso de la agógica. Un estudio analítico a partir del Prèlude BWV 1007 y la Sarabande BWV 1011 de las Suites para Violoncello Solo de J.S. Bach”. Marcos Andrés Vierge izan zen tesiaren zuzendaria. Nire ibilbidean, biolontxelo-jotzaile hauek izan ditut irakasle, besteak beste: Tgabriel Mesado, Itziar Atutxa, David Johnstone, Teresa Valente, Josetxu Obregón, Marco Frezzato, Amparo Lacruz, Mercedes Ruiz, Damián Martinez eta Jacek Lublinieki. Interprete autonomoa izateaz gain, proiektu batzuetan ere parte hartzen dut, besteak beste hauetan: Zura Quartet, Orquesta Ciudad de Pamplona, Xu Pinghui, La Vissionaire eta En-Kantu. Farout Artistic Research ikertzaile eta sortzaile performatiboen taldearen fundatzailea naiz; proiektu integratzailea da, eta kultura-transbertsalitatea, parte-hartzea eta arte diziplinen arteko elkarlana sustatzea du helburu. Biolontxelo-jotzaile moduan, 20 urte baino gehiago eman ditut etenik gabe jotzen, hala nola orkestra-musikan, kamera-musikan, musika modernoan eta interpretazio historikoan.

Musikaren ikerkuntzaren arloan, zenbait artikulu ditut argitaratuak musikaren arloko aldizkari indexatu garrantzitsu batzuetan, hala nola hauetan: Quodlibet, El Oído Pensante, Revista de Musicología, Príncipe de Viana, Artseduca, Sul Ponticello, Sinfonía Virtual, Síneris, Espacio Sonoro, El Artista, Sonograma, Journal of Sound, silence, Image and Technology, AusArt, Uztaro, The Conversation eta Etno-Cuadernos de etnomusicología. Halaber, liburu batzuen kapituluak ditut idatziak, besteak beste argitaletxe hauekin: McGraw Hill Education, Tecnos, Pirámide, Octaedro, Dykinson eta Egregius Ediciones. Gainera, Sonograma Magazineko “Metamorfosis” zutabea idazten dut, eta erreseinak Scherzo aldizkarian. 

Kudeaketaren eremuan, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko zuzendariorde izandakoa naiz. Gaur egun, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordea naiz.