Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ekintzaileen Kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Helburuak eta osaera

Aurrekariak:

. NUPeko Ekintzaileen Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak sustatu eta antolatutako ekimena da, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzarekin eta Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiarekin (CEIN) lankidetzan egindakoa. Talde egonkor batean biltzen ditu Unibertsitatearekin lotura duten ekintzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientazio akademikoaren pean, enpresa-ekintzailetzarekin lotutako gaiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko, eta arlo horretako esperientzia profesionalak trukatzeko.

. Klub hori ikasle ohien eta ekintzaileen topagune da, baita haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke lankidetza-harremanak ezartzeko, bai haien artean, bai Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen artean.

. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.


Helburuak:

.

Hogei bat ekintzailez osatutako talde egonkor bat sortzea. Ekintzaile horiek lotura izan behar dute Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, dela bertan ikasketak egin dituztelako, dela bertan irakaskuntza- edo ikerketa-lanak egin dituztelako, dela Unibertsitatearen ikerketa-eremutik sortutako ekimenetan parte hartu dutelako, eta, gainera, duela gutxi enpresa-ekimenak abian jarriak izan behar dituzte.

. NUPeko Ekintzaileen Klubeko kideek beren beharretara egokitutako prestakuntza jasoko dute eta beren jardun profesionalari buruzko esperientziak partekatuko dituzte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan.

. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30era eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubaren eraketa eta 2017ko lehenbiziko bilera urtarrilaren 27an eginen da.

. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.

 

Osaera:


Irakaskuntzako arduraduna:

  • Cristina Bayona Sáez, , Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako

Kideak:

  • Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluko burua
  • Lucía Nieto Sádaba, CEIN
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria

Kideak:

  • Xabi Aláez Sarasibar, Inbiot
  • Rubén Anaut Domeño, Vitio
  • Jon Asín, Beeplanet Factory
  • Josune Ayo Martínez, Genbioma
  • Miguel Barajas Vélez, Genbioma
  • Mikel Beroiz Rosino, Beola Consulting
  • Mikel Bravo Acha, MendiTech
  • Primitivo Caballero Murillo, Bioinsectics
  • Javier Caballero Sánchez, Bioinsectics
  • Jesús Castillo Yera, Greendur
  • Fermín Cilveti Vidaurreta, Bioeder Technology
  • Jorge Elso Torralba, UPNA
  • Sergio Fernández Huarte, Nubapp
  • Fco. Javier Fernández Huerta, Kunak
  • Carlos Fernández Valdivielso, CEN
  • Mikel Galar Idoate, Neuraptic
  • Javier García Lasheras, SNGULAR
  • Marisol Gómez Fernández, UPNA
  • Asier Goñi Pezonaga, Guten Tech
  • Adrian Jiménez Loygorri, Darwin Biomedical
  • Idoia Lizarraga Zubeldía, Vors Control
  • Javier López Palacios, Urtech
  • Eduardo Magaña Lizarrondo, Naudit
  • Iñaki Nagore Esparza, ID Ingeniería Acústica
  • Itziar Maestrojuan Biurrun, Anteral
  • Ana Martínez Tanco, Almotech
  • Irene Miquelez Madariaga, UPNA
  • Adrián Miranda Falces, Multihelpers
  • Ana Monreal Vidal, Industrial Augmented Reality
  • Jon Otazu Ascunce, Guten Tech
  • Iñaki Pinillos Resano, Nasertic
  • Juan Antonio Ruiz Fuentes, Nadetech Innovations
  • Susana Sánchez Gómez, MOA foodtech
  • Jorge Teniente Vallinas, Anteral 
  • Ángel Ursua Sesma, TaiRel
  • Javier Vidorreta Salillas, Vidorreta Design
  • David Zubeldía Díaz, Geiser Fharma

NUPeko Ekintzaileen Klubeko kideak.