• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Adolfo Eraso Romero

Inbestiduraren eguna: 2014ko Abenduaren 11

Ikus berria osorik

Adolfo Eraso Romero.Adolfo Eraso Romero lizentziaduna da Kimika Zientzietan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1957). Bertan erdietsi zituen baita ere Hidrogeologia Orokor eta Aplikatuan diplomadun (1967), Geomorfologia Aplikatuan diplomadun (1974) eta Neurri-Sistema Analogikoetan diplomadun (1974) tituluak. 1975. urtean Geologian doktore egin zen, eta aparteko saria jaso zuen unibertsitate horretan bertan.

Akademikoa da New Yorkeko Academy of Sciences akademian 1994. urtetik, eta Russian Academy of Natural Sciences akademian kide onartutako lehen espainiarra (2002). Bere ibilbide profesional luzean hainbat sari eta aitorpen jaso ditu, horien artean Espainiako Mendiko Federazioaren Urrezko Domina (1977), Sociedad Espeleológica de Cuba elkarteko ohorezko kide (1983), Espainiako Olimpiar Batzordeko kide (1984-1993), UIS Nazioarteko Espeleologia Batasuneko ohorezko kide (1986) eta Oviedoko Unibertsitateko Domina (1994). Nafarroan Urteko Lizarrako Ohorezko izendatu zuten (1994) eta Nafar Ateneoaren domina jaso zuen (1995).

Glaziarrak eta klima-aldaketa

Bere ikerketa-lerro nagusiak dira petrolio indusketak, geologia aplikatua eta geoteknia, hidrogeologia aplikatua eta ingurumena, prozesu fisiko-kimikoak naturan eta glaziologia; azken diziplina honetan aditu entzutetsua da mundu mailan, egin dituen azterketa lanengatik glaziarren azpiko drainatzeari, glaziarren erregresioari eta aldaketa klimatikoan haren eraginei buruz.

Adolfo Eraso GLACKMA Proiektuaren zuzendarikidea da Carmen Domínguezekin batera 2001. urtetik. Izan ere, programa horrek glaziarrak erabiltzen ditu berotze globalaren bilakaeraren sentsore natural moduan. Lan horrengatik aurten Sociedad Geográfica Española elkarteak Sari Nazionala eman dio.

500 artikulu zientifikoren egilea da nazioko eta nazioarteko zenbait aldizkaritan, eta 300 txosten profesionaletik gora egin ditu hainbat enpresatarako eta hogei bat liburu beste egile batzuekin lankidetzan. Eraso doktoreak idatzi du Método de Predicción de las Principales Direcciones de Drenaje en el Karst y Otros Medios Anisotrópicos (1985-1986) lana, 100 aldiz baino gehiagotan aplikatu dena Europako, Latinoamerikako, Afrika Iparraldeko, Ekialde Hurbileko, poloetako eskualdeetako eta Txinako hainbat lekutan. Gaur egun, metodo hau ematen da Toulouseko Institutu Politeknikoan (Frantzia) eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Aipatu behar da mendizale eta espeleologo aditu eta Espainiako olinpiar batzordeko kirolari moduan lehenbizikoetako bat izan dela San Martingo siman sartzen eta hura aztertzen. Nafarroako ia leize guztien mapa karstikoak egin ditu, bere zaletasunak zientzia eta kirolarekin uztarturik.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua