Portada > Centro Superior de Idiomas > Última hora
Hitzaldian munduko hainbat unibertsitatetako irakasleek parte hartuko dute, beren herrialdeetan euskal kultura eta hizkuntza irakasten dutenak, eta lotzen dituen bakarra komunikazio hizkuntza delarik: euskara. Irakasle bakoitzak bere herrialdean euskal kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan izan dituen esperientzia akademikoak eta pertsonalak azalduko ditu.
Hizlariak
* Hiromi YoshidaTokioko (Japonia) Waseda Unibertsitateko irakaslea
* Hanna Lantto Helsinkiko (Finlandia) Unibertsitateko irakaslea
* Rosana Entizne Bahía Blancako (Argentina) Unibertsitateko irakaslea
* Carlos Cid Madrileko Unibertsitate Konplutentseko irakaslea
* Lorea Bilbao moderatzailea eta Bilboko Begoñako Andra Mari irakasletzako Unibertsitate Eskolako irakaslea