• ES
  • EU
  • EN


Ikastaro semipresentzialak


Ikastaroetan hauxe bilduta dago:

  • Astean behineko eskola bat, BI ORDUKOA, talde txiki batean.
  • Lan-programa bereizia ikasle bakoitzarentzat.

Irakaskuntza-modalitate honetan, irakasle-tutore bakar batek aholkatzen du ikaslea; hau da, irakasle-tutoreak ikaslearen lana planifikatu eta haren aurrerabidearen jarraipena eginen du, talde-saioan egin behar dituen lanak sekuentziatuz eta mintzapraktika-saioetako hizkuntza-elkarreraginaren bidez.

Ikasleak lanak egin ditzake, NireIkasgelategia plataforman eskura dauden on-line baliabideen bitartez. Ikasleak irakurketa-liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzua erabili ahal izanen du.

Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunaren C1 eta C2 mailetan eskaintzen da (ingelesean). Baita ere, CAE prestatzeko ikastaroetan.

Ikastaro horietan, hautaketa libreko kredituak (Plan Zaharreko titulazioak) edo ECTS kredituak (Gradu berriak) aitortzen ahalko dira. Nolanahi ere, kredituak bakarrik aitortuko dira, ikastaroa gainditzen bada, ikastaroaren programan zehaztuta dauden irizpideekin bat.

Ikastaro osoa: hautaketa libreko 6 - 3 ECTS

2. seihilekotik aurrera hasiz gero: hautaketa libreko 3 - 1'5 ECTS

Kontsultatu kredituak aitortzeari buruzko arautegia