• ES
  • EU
  • EN


Ikastaro presentzialak


Ikastaroak klase formatuan egituratuta daude, irakasle batek ematen ditu, eta ikasle kopurua mugatua da.
Ordutegi finkoa duten eta klasera erregulartasunez joan daitezkeen pertsonei zuzenduta daude.
Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunaren  A, B eta C mailetan eskaintzen dira, eta erabiltzen duten irakaskuntza-metodologiak oinarri du, batetik, irakasleen erreferentzia linguistikoa, eta bestetik, lehen hizkuntzarekiko zalantza eta azalpen gramatikalen eta metalinguistikoen soluzioa.
Astean bizpahiru saio ematen dira, mailaren arabera, eta Multimedia Baliabideen Zentroa erabil daiteke (multimedia-softwarea, kontsultarako materiala eta irakurketa-liburuak, aldizkariak eta DVD filmak mailegatzeko zerbitzua).