Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Matrícula


Sartzeko betebeharrak - Matrikula eta mailakatze-proben egutegia - Prezio publikoak - Ikaspostua hartzea - Matrikula ordaintzea - Matrikula itzultzea


1. Sartzeko betebeharrak

  1. 18 urte izatea, edo 2024an betetzea. Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroetan: 16 urte edukitzea.
  2. Ikastaroaren prezioa ordaintzea.
  3. Indarrean dagoen hizkuntza-ziurtagiria ematea (mailako ziurtagiri bat edukitzea adierazi bada). Ikasleak onlineko matrikula egiterakoan ziurtagiria igo beharko du.

 
Matrikula prezioa ikasle motaren arabera aplikatzea:

Matrikula prezioak ikasle moten arabera ezartzen dira, honako talde hauetan banatzen direlarik:

1. UNIBERTSITATEKO KIDEAK:

  • Unibertsitateko ikasleak 2024-2025 ikasturtean:
    • Gradu ikasleak
    • Lizentziatura, Diplomatura eta Ingeniaritza ikasleak
    • Graduondoko ikasleak (Doktoretza eta Master Titulu Ofizialak)
    • Titulu berekien ikasleak
  • Unibertsitateko langileak (II eta AZL):
    • IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK: Unibertsitateko Irakasleak eta Ikertzaileak
    • AZL: Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileak
  • Besteak:
    • Gizarte Kontseiluko kideak
    • Titulu berekietan ari diren ikasleak (zer titulu diren zehaztu beharko dute)
    • Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak
    • Unibertsitateko langile erretiratuak
    • G9 taldeak kontratatutako langileak, lantokia Iruñean dutenak

2. IKASLE OHIA:

Honako hauek Ikasle Ohitzat hartuko dira:

  • Gradu tituludunak
  • Lizentziatura, Diplomatura eta Ingeniaritza tituludunak
  • Graduondoko tituludunak (Doktoretza eta Master Titulu Ofizialak)
  • Esperientzia Gelako tituludunak

Unibertsitateko Ikasle Ohia izateko, interesdunak Ikasle Ohi gisa inskribatu beharko du Adiskide eta Ikasle Ohientzako Alumni Programan, 2024-2025 ikasturterako NUPeko A3U Programa

3. UNIBERTSITATEAREN ADISKIDEA:

Unibertsitateko Adiskidea izateko, interesdunak Ikasle Ohi gisa inskribatu beharko du Adiskide eta Ikasle Ohientzako Alumni Programan, 2024-2025 ikasturterako NUPeko A3U Programa


4. UNIBERTSITATETIK KANPOKOA:

Inoren egoera aurreko ataletan aurreikusia ez badago, Unibertsitatearen Kanpokotzat joko da.
 
 
OHARRA: Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak beretzat gordetzen du behar adina egiaztapen egiteko eskubidea, ikasle matrikulatuak arestian aipatutako taldeetakoak ote diren jakiteko.

2. Matrikula eta mailakatze-proben egutegia

2024-2025 IKASTURTEKO MATRIKULA

Ikastaro orokorretarako mailakatze-probak eta matrikula:

Doako maila-probak goizeko ordutegian eginen dira matrikularen hasieratik, eta irailean goizeko eta arratsaldeko ordutegian. Jendaurreko ordutegia Informazio-puntukoa izanen da.

Matrikula:

Matrikulatzeko epea: uztailaren 1etik irailaren 4ra arte.

Ikastaro malguak: modalitate honetan posible da hilero matrikulatu eta sartzea.

Mailakatze-probak egin ahalko dira onlineko matrikula egiterakoan.

Matrikulaldia bigarren hiruhilekoan: 2025eko urtarrilan.

 

EGUTEGI AKADEMIKOA

Ikasturtearen hasiera:

2024ko irailaren 9ko astean.

Eskolarik gabeko tarteak:

  • Unibertsitateko azterketak direla eta:
    • 2024ko abenduaren 23tik 27ra.
    • 2025ko urtarrilaren 7tik 10ra.
  • Eguberriak: 2024ko abenduaren 26tik 2025ko urtarrilaren 6ra.
  • Aste Santua: 2025ko apirilaren 17tik 25ra.

Jaiegunak:

  • 2024ko urriaren 12a.
  • 2024ko azaroaren 1a.
  • 2024ko azaroaren 29a.
  • 2024ko abenduaren 3, 6 eta 8a.
  • 2025ko maiatzaren 2a, Unibertsitatearen Eguna.
  • 2025ko maiatzaren 1a.

Eskolak emateko tarteak:

  • Lehen Seihilekoa: 2024ko irailaren 9tik 2025eko urtarrilaren 24ra (talde baikotzaren egutegiaren arabera).
  • Bigarren Seihilekoa: 2025eko urtarrilaren 27tik ekainaren 6ra (talde bakoitzaren hasiera dagokion egutegian zehaztuko da).

Azken azterketak egiteko tartea:

2025ko ekainaren 2tik 6ra.

 

3. Prezio publikoak

Prezio publikoak, hobariak eta salbuespenak

Bigarren seihilekorako prezioak: bigarren seihilekoan sartzeak (beti ere ikaspostu hutsik egonez gero) urteko ikastaroen prezioen erdiak balioko ditu.

4. Ikaspostua hartzea

Talde eta maila bakoitzeko ikaspostuak matrikula egin den hurrenkera zehatzaren arabera beteko dira. Orduak aukeratzeko, kontuan hartu beharko da zein ikaspostu gelditzen diren matrikula egiten denean, eta horren arabera aukeratu. Matrikula egiteko hitzordua hartzeak edo mailakatze-proba egiteak ez dute ikaspostuaz jabetzeko eskubiderik ematen.

Inola ere ez da matrikularik eginen mailakatze-probak zehaztutakoaz bestelako mailan.

Matrikulatu diren guztiei beren ikasle-mota eta hizkuntza-maila (indarrean dagoen ziurtagiri bat edukitzea adierazi badute) egiaztatzea eskatu ahal izanen zaie. Arau hau hausteak ikaspostua uztea dakar.

5. Matrikula ordaintzea

Matrikularen tasak interesdunak matrikulatzean emandako banku-txartel bidez ordainduko dira.

Ordaintzeko aukerak:

- Ordainketa bakarra: matrikula egiterakoan.

- Bi zatitan ordaintzea (urteko matrikuletan, abuztu-irailetan eginak): %50 matrikula egiterakoan eta gainerakoa urrian.

Ordainketa ez da zatikatuko 350 eurotik beherako zenbatekoetan.

%50eko kenketa egonen da bigarren hizkuntza bateko matrikularen prezioan, edozein ikasle motatan, ikasle-kopuruan mugagabea eta edozein ikastaro motatan, kenketa hori zenbateko txikiena duen ikastaroan eginen delarik. Matrikulatutako ikastaroak zenbateko berdinekoak badira, horietako batean eginen da kenketa, hizkuntza kontuan hartu gabe.

Ikasleak bi hizkuntzatan izen eman badu, bigarrenean kenketa aplikatu zaio eta matrikula bat deuseztatzeko eskatzen badu, zenbatekoa itzultzerakoan kenketa baliogabetuko da.

Baliabide zentrorako sarrera independentea:

Matrikula doakoa izanen da Unibertsitateko komunitateko kideentzat, ikasle ohientzat eta adiskideentzat. Unibertsitatetik kanpokoek ez dute sarrera independenterako aukerarik izanen.

Ikastaro malguetan eta mintzapraktikakoetan sartzea:

Hilero, ikastaro malguetan eta mintzapraktikako ikastaroetan sartzeko (betiere, plazak libre badaude), emateko gelditzen den ikastaroaren zati proportzionala ordainduko da, eta, horretarako, hilabete hasiera hartuko da erreferentziatzat.

- Ikasketak uztekotan, aurretiaz formalizatutako matrikula ez ordaintzeak ez dakar bere baliogabetze automatikoa.
- NUP Fundazioarekin zorrik ez edukitzeko, matrikularen baliogabetzea berariaz eskatu beharko da.
- Matrikula ordaindu ez eta NUP Fundazioarekin zorrik izatekotan, ez dago inolako tramiterik eskatzerik, ezta ondorengo ikasturteetan izen ematerik.

Oharra: argibideak emango zaizkie, zenbait banku entitateren bidez, matrikula zatika ordaintzea eskatzen dutenei.

Hizkuntza eta ikastaroaren araberako ikasle-kopuruak (gehienez eta gutxienez)

Matrikulen gutxienezko kopurua betetzen ez denean, matrikularen zenbateko osoa itzuliko da eta eskainitako ikastaroa ez da eginen.

Hizkuntzak Ikasleak, gutxienez Ikasleak, gehienez
Alemana

10

20
Espainiera 10 20
Frantsesa 10 20
Ingelesa 15 20
Ikastaro trinkoak 15 20
Ingelesa, Semipresentziala 8 10
Mintzapraktika 8 10
Lantegiak 8 10

6. Matrikula itzultzea

MATRIKULA DEUSEZTATZEA ETA DIRUA ITZULTZEA

1. Ikasleak bere matrikula deuseztatzeko eska dezake, dagokion seihilekoa hasi eta hilabeteko epean, inolako kausarik justifikatu beharrik gabe, ofizioz onartuko dena.

2. Aurreko puntuan xedatutakoa eragotzi gabe, matrikula ikaslearen eskabidez deusezta daiteke, seihilekoaren edozein unetan, aparteko, gerora agertutako eta behar-bezala justifikatutako gorabeherek seihileko osoa egitea galerazten badiote.

- Aparteko gorabehera gisa, 2024-2025 ikasturteko bigarren seihilekoan nazioarteko mugikortasun programa baten onuraduna izatea barnebiltzen da.

- Aparteko gorabehera gisa, 2024-2025 ikasturteko bigarren seihilekoan Nafarroako Unibertsitate Publikoko praktika ofizialen programa batean partehartzea barnebiltzen da.

Deuseztatzea ikastaroaren lehenbiziko hilabetean eskatzen bada, matrikularen %80 itzuliko da, arrazoia justifikatu beharrik gabe. Eskabidea lehenbiziko hilabetearen ondoren onartzen bada, ikastaroari gelditzen zaionaren zati proportzionala itzuliko da. Itzulketa ez da inoiz ikastaroaren prezioaren %80 gaindituko.

- Ikasketak uztekotan, aurretiaz formalizatutako matrikula ez ordaintzeak ez dakar bere baliogabetze automatikoa.
- NUP Fundazioarekin zorrik ez edukitzeko, matrikularen baliogabetzea berariaz eskatu beharko da.
- Matrikula ordaindu ez eta NUP Fundazioarekin zorrik izatekotan, ez dago inolako tramiterik eskatzerik, ezta ondorengo ikasturteetan izen ematerik.

PROZEDURA

Matrikula baliogabetzeko, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko webgunetik jaitsi edo Argibide Puntuan eska daitekeen eskabidearen bitartez eginen da, Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Zuzendari-Gerenteari zuzenduz. Eskabideari, beharrezkoa denean, hizkuntza ikastaroari jarraitzea galerazten duen arrazoia egiaztatzen duen dokumentazioa atxeki beharko zaio.