Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Nafarroako gobernua osasun zuzendari nagusia
NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea.
Epidemiologo soziala eta medikuntza prebentiboan eta osasun publikoan aditua den medikua, Gullónek Alcalako Unibertsitateko Epidemiologia Sozialeko eta Kardiobaskularreko taldean egin zuen bere doktoretza, hiriko elementu fisikoek osasun arloko ezberdintasun sozialetan nola eragiten duten aztertuz. Ikertzen aritu da, halaber, Drexel Dornsife School of Public Health erakundean eta Epidemiologiako eta Osasun Publikokoirakaslea izan da Madrilgo, St. Louis University-ko eta New York University-ko campusetan. Espainiako Epidemiologia Elkarteko (SEE) kidea da eta International Network for Epidemiology and Policyko kidea, SEE ordezkatuz. ‘’Epidemiocracia’’ liburuaren egilea Javier Padillarekin batera.
Soziologian lizentziaduna (EHU), Politika Publiko eta Sozialetako masterduna (UPF) eta doktorea Osasun Publikoan (UAB). EHUko irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Azterlanetako eta Ikerketa Zerbitzuko langilea. Bere lan-ildo nagusiak hauek dira: biztanleriaren osasunean eragiten duten gizarte-faktoreak aztertzea; estratifikazioa eta ezberdintasun soziala, arreta berezia jarriz osasun arloko ezberdintasun sozialei eta osasun-laguntzari. Azken urteotan krisiak populazioaren osasunean duen eragina aztertu du, eta gaur egun osasunari eta osasun laguntzari buruzko ikerketak ere egiten ari da, generoaren eta feminismoaren ikuspegitik. Osasunaren Faktore Sozialei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeko kidea da (OPIK).
MODERATZAILEA: LUCÍA MARTÍNEZ VIRTO
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko Atalaren zuzendaria.
Medikuntzan lizentziaduna Oviedoko Unibertsitatean 2011n eta Osasun Publikoko masterduna Alcaláko Unibertsitatean 2012an. Epidemiologiako doktore titulua eskuratu zuen Johns Hopkins Bloomberg School of Public Health-en (Baltimore, AEB), 2017an, La Caixa Gizarte Ekintzaren beka batekin finantzatuta. Osasun arloko ezberdintasun sozialen deskribapenean oinarritzen du ikerketa, Latinoamerikako, Estatu Batuetako eta Espainiako hiriguneetan arreta berezia jarriz. Gaur egun, irakasle laguntzaile gisa lan egiten du Drexel Unibertsitateko (Filadelfia, AEB) Osasun Publikoko Eskolako Epidemiologia eta Bioestatistika Sailean eta Hiri Osasuneko Lankidetzan.
Doktorea Medikuntzan. Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko espezialista Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzan.
MODERATZAILEA: UNAI MARTÍN
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Faktore Sozialei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeko kidea da (OPIK).