Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Zerbitzu solidarioa eginez ikastea irakaskuntza metodologia bat da, ikaskuntza akademikoa eta komunitateari zerbitzu egitea uztartzen dituena. Ikaskuntza akademikoei esanahi sozial handiagoa eman nahi dien prestakuntza proposamen bat da, unibertsitateko titulazio guztietan gaitasun profesionalak garatzeko aukera ematen duena. Dakarren berrikuntza da ikasleen prestakuntza akademikoa inguruaren egiazko beharren arabera eratzen dela. Horrek lagundu egiten du jardun profesionalean erantzukizun etikoa izaten, eta herritarrak aktibatzen justizia sozialarekin eta jasangarritasunarekin konpromisoa har dezaten.
Jardunaldiaren helburua da metodologia hau ezagutzera ematea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezar dadin sustatzea.