Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Inklusioa hezkuntzan: esku-hartze sozialeko estrategia sozioedukatiboak

  • Antolatzailea(k):
    • Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Zuzendaritza:
    • Lucía Martínez Virto
    • Begoña Pérez Eransus

Aurkezpena

Iritzi zabaldua da, eta ongi errotua, inklusio sozialeko faktore bat hezkuntza dela. Iritzi hori hainbat ikerketa akademikok eta enpirikok berresten dute; izan ere, ikerketen ondorioa da hezkuntza mailak jendearen lan- eta bizitza-ibilbideak baldintzatzen dituela.

Oraingoan, Herritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak jardunaldi bat proposatzen digu gure komunitatean hezkuntza inklusiboagoa bultzatzea helburu duten zenbait estrategiari buruz gogoeta egiteko. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentuaren laguntzaz antolatu da jardunaldia, Nafarroako unibertsitateen katedretan egiten diren proiektuetarako laguntzen esparruan. Eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko saioa izango da, lagungarria ingurune sozioedukatiboko berdintasunik ezaren alde nagusiak identifikatzeko.

Hango eta hemengo esperientzia berritzaileak bilatuko ditugu, eta esperientzia horien mugak eta aukerak ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta aurrerapausoak emateko balio dezan.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua