Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Ikastaroak eta hitzaldiak
Oraingoan, Herritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak jardunaldi bat proposatzen digu herritarren kudeaketan komunitateak duen eginkizunari buruz gogoeta egiteko. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentuaren laguntzaz antolatu da jardunaldia, Nafarroako unibertsitateen katedretan egiten diren proiektuetarako laguntzen esparruan.
Analisi esanguratsuak egin dira herritarren antolamendu sozialaren inguruan, eta lan ildo oparoa bihurtu da. Haatik, artean eztabaida-foro gutxitan aztertzen da herritarren beharrei erantzutearren komunitateetan eta pertsonei laguntzeko zerbitzuetan martxan jartzen diren jardunbideak.
Bada, jardunaldi honen gaia izango da herritarrekin zerikusia duten gauzetan denena eta komunitatearena dena nola aktibatzen ari den. Horretarako, komunitatearen laguntzaz haurrak hezteko eta sozialki antolatzeko modu tradizionalak birplanteatzen dituzten herritarren jardunbideak aztertuko ditugu, eta erakutsiko dugu herritarren eta komunitatearen arteko harremana haien mugetatik harago heltzen dela, eta dinamika berriak proposatzen dituztela bizitza soziala gauzatzeko.