(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Ostirala, Ekainaren 20a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Javier Gomá. Guztiari buruzko nolabaiteko ideia. Zeharkako ikuspegiak zikloa

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

    Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua

Programa

2012ko irailak 18, asteartea
Musek bahituta

2012ko irailak 19, asteazkena
Ereduzkotasunaren artea

Lehen saioan idazleak bokazio artistikoaren kontzeptua aztertuko du, musek egindako bahiketa baten irudiaren bidez, aski irudi ezaguna baita Greziako kulturan. Ondoren bokazio literarioa aztertuko du, eta horren barruan, filosofikoa. Hari honi jarraituz, Javier Gomák argitaratu dituen hiru saiakeren aurkezpen genetiko eta pertsonala egingo du. Hiru saiakerok ereduzkotasunari buruzko plan filosofiko orokorraren parte dira («guztiari buruzko nolabaiteko ideia» hori): Imitación y experiencia (2003), Aquiles en el gineceo (2007) eta Ejemplaridad pública (2009).

Hurrengo hitzaldiak, lehen hitzaldiak aurkeztutako tesiek artearen eta edertasunaren teoria bat egiteko dauzkaten ondorioak aztertuko ditu. «Artea −dio J. Gomák−, zibilizazioaren laguna da beti. Azken hiru mendeetan, Mendebaldeak aurrerapen moral handia erdietsi du, askapen subjektiboaren prozesuari esker. Prozesu honetan subjektibitatearen artea funtsezkoa izan da, gaur egun arte nagusia dena, hamaika mozorroren azpian. Bitartean, zibilizazioaren kausa aldatu da, eta orain konpondu beharreko auzi morala ez da nola izan aske, nola izan aske elkarrekin baizik (kontzientziatik elkarbizitzara). Lan honek eskatzen du subjektibitatearen arte hegemonikoak ereduzkotasunaren arteari lekua uztea».

 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169