(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteazkena , Maiatzaren 21a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Javier Gomá. Guztiari buruzko nolabaiteko ideia. Zeharkako ikuspegiak zikloa

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

    Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua

Irakasleak

Javier Gomá

Filosofian doktorea, Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean litzentziaduna. Bilbon jaioa 1965ean. 1993. urtean oposizioaren bidez sartu zen (1. postua lortuta) Estatuaren Kontseiluko Letratuen kidegora. 2008. urtean eszedentzia eskatu zuen. Bere lehen liburuak, Imitación y experiencia izenburukoak (Pre-textos, 2003, hiru argitalpen; Crítica, 2005) 2004ko Literatura Sari Nazionala lortu zuen, saiakeraren alorrean. 2007an Aquiles en el gineceo, o aprender a ser mortal (Pre-textos) eta 2009an hainbat argitalpen eduki dituen Ejemplaridad pública (Taurus) argitaratu zituen. Bi hauek, lehen esandakoarekin, trilogia bat osatzen dute. Beste alde batetik, Ingenuidad aprendida (Galaxia Gutemberg, 2011), eta Todo a mil (id., 2012, bi argitalpen) liburuak idatzi ditu, baita ere. Azken hau Babelian izen berarekin 2010. urtetik argitaratu dituen saiakera filosofiko laburren bilduma da. Honako egunkari eta aldizkari hauetan argitaratu ditu artikuluak: El País, ABC, ABCD, Claves de la Razón Práctica, Revista de Libros, La Razón, El Noticiero de las Ideas, Turia eta Revista de Occidente. Duela gutxi, Ganarse la vida talde-liburua zuzendu du, Galaxia Gutemberg editorialak aurten argitaratu duena.

2001. urtean XIII. FIES Kazetaritza Saria irabazi zuen, «La majestad del símbolo» artikuluari esker. Joan den urteko maiatzean ABC Cultural & Ámbito Cultural (El Corte Inglés) Saria irabazi zuen, eta aurten Antonio Fontán Kazetaritza Politikoaren II. Saria eta D'Achtall Behatoki Saiakera saria lortu ditu.

Hitzaldi ugari eman ditu Espainiako erakunde askotan, baita Italian, Estatu Batuetan, Txilen eta Argentinan ere. 2000. urtean Estatu Batuetako International Visitor Leadership Program delakoarne kidea izan zen. 2010-2011 ikasturtean IE Unibertsitatearen Distinguished Visiting Professor izan zen.

Revista de Estudios Orteguianos aldizkariaren aholkularitza kontseiluko kidea da, Fundazioen Espainiako Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea eta Erret Antzoki Fundazioko patronoa.

Juan March Fundazioa zuzentzen du 2003. urtetik.
 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169