(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Nafarroako Museoa
Eduardo Arroyo
Idazle izateko 1958an Parisera joan zen kazetaria, Eduardo Arroyok (Madril, 1937) bere lehen bokazio hori bete du. Izan ere, hamar bat liburu argitaratu baititu gai askori buruz, makina bat artikulu, manifestu batzuk eta antzezlan bat, Bantam, zeina Municheko Residenztheater-en jokatu baitzen lehen aldiz Klaus Michael Grüberren zuzendaritzapean. Literatura-ekoizpen handi honek balio erantsi bat izan zuen, gainera, egileak bere bokazio nagusian, artista plastikoarenean, ari zen bitartean egin baitzuen. Halaber, bere bokazio nagusian nazioarteko karrera egin zuen, eta ez zen pintore izan bakarrik, marrazkilari, grabatzaile, eskultore eta eszenografo ere bai. Nouvelle Figuration delakoaren kide aipagarrienetako bat 1964tik, bere lanaren erakusketak egin ditu Paris, Milan, Erroma, Venezia, Madril, New York, Berlin, Munich eta mundu osoko beste hiri handi askotan. Frankismoko erbesteratu politikoa, Arroyo ezin izan zen Espainiara itzuli trantsizioa hasi eta handik puska batera arte. Ondorioz, 1980tik aurrera ikusi ahal izan zen bere lana normaltasunez gure herrialdean. Aipatu diren gainetiko zertzelada horiek aski dira jabetzeko Eduardo Arroyo ez dela izan bakarrik azken hamarkadetako espainiar sortzaile hoberenetako bat, baizik eta ezin hobeki irudikatzen du "Zeharkako ikuspegiak" zikloan aztertzen den pertsonalitate artistikoaren eredua, Jorge Oteiza Katedraren lan-ildoetako bat.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea