(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua
Jordi Llovet
Bartzelona, 1947. Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan katedradun emeritua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta lehenago Estetika eta Literatura Kritika irakasgaien irakaslea izan zen bertan. Bere saiakera ugarien artean, aipatzekoak dira Esquizosemia. Por una estética egoísta (Anagrama Saiakera Saria 1978an), Ideología y metodología del diseño (1979), El sentit i la forma. Assaigs d’Estètica (1990) eta, beste autore batzuekin batera idatzitako Teoría literaria y literatura comparada izenekoa (2005). Jan Muka¿ovský-ren Escritos de estética y semótica del arte lana argitaratu zuen. Entzute handiko karrera egin du autore klasikoen katalanerako itzultzaile gisa, besteak beste, autore ahuen lanak itzuli baititu: Voltaire, Hölderlin, Lord Byron, Flaubert, Baudelaire, Thomas Mann, Musil, Kafka edo Rilke. Filosofiako Col.legi-ren fundatzaileetako bat izan zen. Artikulugilea, kritikaria eta hizlaria da, eta Bartzelonako del Institut d’Humanitats institutuko Literatura arloko zuzendaria da.
Lászlo F. Földényi
Debrecen (Hungaria), 1952. Idazlea eta saiakeragilea, aditua da Estetikan eta Artearen Teorian. Heinrich von Kleist-en obra osoa argitaratu da hungarieraz. Bere liburu ugarien artean aipatzekoak dira Melancolía (1988), El sudario de la Verónica: paseos por los museos de Europa (1998), Dostoievski lee a Hegel en Siberia y rompe a llorar (2003) eta Goya y el abismo del alma (2008). Aipatutako guztiak gaztelaniara itzulita daude Galaxia Gutenberg argitaletxean. Artearen eta ideien historiagile gisa egin duen lanengatik aitortze handiak egin dizkiote Alemanian eta Hungarian. Gaur egun Budapesten bizi da, eta eskolak ematen ditu Antzerki, Zinema eta Telebista Unibertsitatean.
Bartomeu Marí
Ibiza, 1966. Filosofian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta gaur egun Bartzelonako Museu d´Art Contemporani (MACBA) museoko zuzendaria da. Erakusketa-komisarioa izan da Bruselako (Belgika) Fondation pour l’Architecture fundazioan eta kontserbatzailea Julio González IVAM-Centre-n Valentzian. Rotterdam-eko (Holanda) Witte de With arte garaikideko zentroa zuzendu zuen, eta Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko proiektuaren koordinatzailea izan da. Gainera, Raoul Hausmann, Lawrence Weiner, Rita McBride eta Francis Picabia artisten erakusketa handien komisarioa izan da. Arte garaikideari buruzko hitzaurre eta artikulu ugari idatzi ditu, eta gaur egun gure garaiko arteari buruzko saiakeren liburu bat prestatzen ari da.
Ana Longoni
Buenos Aires, 1967. Idazlea da, dramagilea, ikertzailea Conicet (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) kontseiluan eta Teoría de los Medios y la Cultura irakasgaiaren irakaslea Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofia eta Letrak Fakultatean. Honako ikerketa talde hau zuzentzen du: «¿La cultura como resistencia?: lecturas desde la transición de producciones culturales y artísticas durante la última dictadura argentina». Besteak beste, honako liburu hauen egilea da: De los poetas malditos al video-clip (1998) eta Traiciones. La figura del traidor en los relatos acerca de los sobrevivientes de la represión (2007). Red Conceptualismos del Sur sarearen sustatzaileetako bat izan da, Amerika Latinoko eta Europako ia berrogeita hamar artista eta ikertzaile biltzen dituen pentsamendu eta jarrerako plataforma kolektiboa, alegia.
Ignacio Echevarría
Bartzelona, 1960. Filologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta kultura kritikari eta editore gisa jarduten du. Hizlaria eta artikulugilea da; kritikari buruzko lantegietako irakaslea izan da Espainiako eta Latinoamerikako hainbat hiritan. Eremu honetan egindako lana zati batean bilduta dago Trayecto (2005) eta Desvíos (2006) liburuetan.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea