(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua
Babeslea: Ankaria Fundazioa
Laguntzailea: Nafarroako Museoa
Azken urteotan artearen kritikari eta historialari batzuek arte garaikideari historiatik abiatuta heltzeko saioak egin dituzte. Hainbat liburutan, aldizkari zientifikoen ale monografiko batzuetan eta intelektualen bilkura eta foro batzuetan gai hori aztertu da, arrakasta maila ezberdinak eskuratuta. Simposium honek eztabiadan hartu nahi du parte, ondoko galdera hauen bidez: zer esan nahi du, gaur, “arte garaikideak”? mota berriko ekoizpen artistikoa al da? ikuslearen jokaera berria ote? edo bide berriak aukeratu beharko genituzke, mezenasgoari, erakusketari eta banaketari begira, arte garaikidea aztertzerakoan?
Simposium honek, halaber, aztertuko ditu arte garaikidearen testuingurua eratzen duten egiturak eta baldintzak, gizartekoak, politikakoak eta ekonomiakoak, eta ikertuko du, era berean, arte honetan iraganak duen papera. “Arte garaikidea” arte modernoaren ondotik etorri den artearen historiako aldi baten izena al da? Edo arte modernoaren mota bat, bere garaiaz geroztik bizirik gelditu dena, besterik ez da?
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea