(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Félix de Azúa
Ez-hiria irudikatu, definitu edo pentsatzeko zailtasunei buruzko, eta arkitekturaren gainean edukiriko ondorioei buruzko saio didaktikoak. Honako hau da premisa: XX. mendeko 60.eko urteetako hiri-iraultzaz geroztik, urbeak ez ditu hiriaren (XVIII. mendea), metropoliaren (XIX. mendea), edo mega-hiriaren (XX. mendea) parametroak betetzen. Izan ere, izaki gainezka eragile eta indefinitu bilakatu da, non gordelekuen antzera (batzuetan ia parke tematiko bihurturik) artifiziosoki eraikitako mikro-toki edo ez-toki batzuek, inoiz nihilismo espekulatiboak berez sortutik, baizik ez baitute zentzurik hartzen. Ez-tokien afera aski ezaguna da profesionalen artean. Ez da, beraz, ez-tokiei buruzko mintegi bat, baizik eta ez-hiriaren zentzua eraikitzen joateko balizko estrategiei buruzkoa.
Nola ikusten edo irudikatzen duten ez-hiria zenbait intelektualek. Soziologo batek, arkitekto batek, zinemagile batek, idazle batek, kultur-teoriko batek, filosofo batek eta arkitekturako teoriko batek. Beren parte hartzeek kasu zehatzei buruz duten esperientzia pertsonalaren berri eman beharko dute.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea