(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Igandea, Maiatzaren 4a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Hitzaldi zikloa: Heidegger eta egiazko artea

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

  • Zuzendaritza:

    Félix Duque (Madrileko Unibertsitate Autonomoa)

Aurkezpena

2003ko urriaren 3tik 7ra
Nafarroako Museoko Hitzaldi Aretoa (Iruñea, Santo Domingo kalea z/g)

Gure gaurko munduan, dirudienez, arteak diseinuaren, publizitatearen, eta albiste eta lehiaketen informazio mediatikoaren baitan urtu egin direla ematen du, planeta oso harrapatzen duen joera batekin, halako moldez non pertsonaren bizitokia, hurrenez hurren, ez-hiri elektroniko-tematiko bilakatu baitira. Hau honela, ez al da nolabaiteko erreakzio nostalgikoa pentsalari baten izena (badaezpadako ospea biltzen duena, gainera) mahaigainera ekartzea eta "egiazko" arteaz aritzea? Halaxe litzateke, izan ere, pentsalari horrek ez balu gogoeta egin pertsonak eta gauzak, jainkoak eta hitzak, amodioa eta heriotza salgai bihurtu dituzten teknikaren eta praxiaren destinutik. Halaxe litzateke, izan ere, artea ez balitz matxinatuko, teknozientziaren baitaren baitan, bere endekatzearen aurka. Halaxe litzateke, bai, egia ez balitz zutituko hitza eta irudia, irakurtzen-idazten duen begia eta tailatzen-hartzen duen eskua batzen dituen indisponibilitatearen eta isiltasunaren hondo baten gainean.

Ospakizun hagiografikotik orotik urruti, jardunaldi hauen asmoa da -batzuetan, Heideggerren kontra eta Heideggerrez haratago- pentsalariaren hitza eta poetaren ahots urratua elkarren aurka jartzea, pentsalariaren hitza eta gaurko arte plastikoen azpirudi transfiguratiboa aurkatzea. Eta, batez ere, hitz hori galdera nagusiaren aurrean jartzea: litekeena al da, gaur, lurrean bizitzea, baldin eta, norberaren sorterriaren edo Aberriaren aldeko aldarri guztiez harandi, "lurra" bezalako zerbait geratzen bada? Baliteke egun, oraindik ere, mundua aintzakotzat hartzea, baldin eta "munduak" pisua eta neurriaz, kontua eta arrazoiaz haratago zentzua badu, mundua ezaugarria eta marra, soinua eta argitasuna posible egiten dituen huts zabal bezalako zerbait baldin bada? Hazten ari diren masen ikusgarri ilaun eta zitalen iritzi (amorratuki metafisikoa, hala dela jakin gabe izanik ere) korronte publikoaren eta mistizismo ilunzalearen haitz gotorraren -eta horrexegatik, kamuts- artean, zeinak salmodikoki exhorto salbifikoa errepikatzen baitu, Mintzaldi-sorta hau saiatuko da kokatzen denbora ematen eta espazioa irekitzen duen zerrenda estu horretan, han, non Chillidaren hatz tolestuek elkarbizitza irekitzen duen hutsari izaten uzten baitiote, han, non Oteizaren esfera irekiak, dirdiratsu, toki zibil epelak jaulkitzen baititu. Itxaropenezko hitzaren zain, oraindik ere taupadaka atzematen ahal den hitzaren zain. Oraindik ere:

Fänden auch wir ein reines, verhaltenes, schmales
Menschliches, einen unseren Streifen Fruchtlands
Zwischen Strom und Gestein.
Ai geuk ere gizabidezkoa eta aratza, bildua, estua den zerbait aurkituko bageneza
lur emankorraren zerrenda gurea,
korrontearen eta haitzaren artean.

R. M. Rilke. Segunda Elegía de Duino, vv. 74-76

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169